Izaskun Canga

"Zure Doinua" (Lor) - Ukelele Tutoriala!

Kaixo, ukelelezale maitiok! Lor taldearen "Zure Doinua" ukelelez jotzen abesteko prest? Hona hemen tutoriala!
Akordeen aldetik, abesti hau nahiko erraza da. 4 akorde baino ez ditugu erabiliko: Do, Re, mi minor eta Sol. Erritmoaren aldetik, lehendabiziko zatian arpegio txiki bat proposatuko dizuet, konpas bakoitzeko 8 nota joz, hariak orden honetan erabiliz: 3 - 2 - 3 - 2 - 1 - 4 - 3 - 2.
Abesti honek arpegioak (eta beraz, esku eskuinarekin daukagun trebezia) lantzeko aukera paregabea ematen digu, melodiak daukan goxotasuna jorratu ahal izateko. Dena den, ez badituzue arpegioak maite, ez dago inongo arazorik beste erritmo lautarren bat erabiliz gero. Tutorialan, adibidez, Calypso erritmoa (behera, behera, gora, gora, behera, gora) proposatzen dizuet. Oraindik ere erritmo hau ikasi ez baduzue, benetan gomendatzen dizuet ahalik eta gehien praktikatzea, abesti askotan erabili ahal izango dugu eta.
Gogoratu euskal abestiren bat ukelelez jotzen ikasi nahi baduzue gustora entzungo ditudala zuen proposamenak!
Besterik gabe, hurrengora arte! Ongi izan eta primeran pasa ukelelearekin!