Hemen artxibatutako artikuluak: 2013-05

0 iruzkin

Buru egitea

Buru egitea

 

Aurre egitea da, jarkitzea, ihardukitzea. Buru egitea burujabetzaren ardatza izaten da.

Monarkia garaian Erregea zen abertzale bakarra aberria berea zen aberria bera zen hein berean. Iraultza burgesetik aitzin, berriz, herria da subiraua eta, demokraziaren bidez agintzen du. Herri subirautza baita nazioaren abiapuntua.

Robespirren predikuak 1794an, Rousseauri nahiz Montesquieuri jarraiki, Errepublikari esker garatzen dela denon nazioa zioskun, herriaren boterea eta, gauzak...

0 iruzkin

Kolonbiarekiko elkartasuna


Fernando Rendón poetaren gidaritzapean eta Worldpoetrymovementek antolaturik, maiatzean zehar munduko hainbat tokitan (ustez, 40 herrialde desberdinetan), Kolonbiako Gobernuaren eta FARC gerrillarien artean Kubako Havanan egiten ari diren bake elkarrizketak babesteko ekitaldi literarioak egingo dira.
Euskal Herrian ere horren alde agertu nahi dugu eta Maiatzaren 15eko arratsaldeko 8tan Tedone jatetxean ( Donostiako Gros auzoko kale laburrean) elkartzeko asmoa daukagu testu...
0 iruzkin

Thomas Teorema

 

Thomasen teorema deiturikoa, ahozkotasunaren fenomenoa azaltzeko balio du.

Bernard Shawen Pigmalion izeneko obran (1956an My Fair Lady filmean gauzatu zena), Arthur Hailey Traficantes de dinero eleberrian, Robert Mertonen soziologian, edota iatrogenia izeneko kontzeptuan agertzen zaigu aipatu Thomas teorema.

Thomas teoremak eta Pigmalion[1] efektuak edozein informazio helarazteko erari hizkera arruntetan zurrumurru deitzen dioguna benetako eragin sozio-kulturalak izateaz gain,...

1 iruzkin

Iruzur gaiztoa desobedientziaren izenean

 

Soldaduska egiten zen garaian ( gerra pribatizatu baino lehen, beraz) mota ezberdinetako aukerak agertu ziren derrigorrezko armadari aurre egiteko.

Batzuek intsumisioaren alde egin zuten, besteek objekzioarekin bat egin zuten eta beste batzuek, berriz, aspaldiko jite historikoari jarraipena emanez, hanka egiten zuten besterik gabe.  

Armada zen obedientziaren erresuma. Pentsa, Francoren edota Tejeroren jarraitzaileek “obedientziaren beharra” erabili zuten Estatu Kolpea...

0 iruzkin

Errepublikaz

Duela urte betetik hona Donostiako Udalak espainiar errepublikaren bandera jarri ohi du bere balkoian. Aurreko alkate sozialistak ez zuen jartzen eta Espainian bertan ere usadio hori ez omen da asko zabaldu.

Donostiako alkateak bandera errepublikar hori elkartasunez jartzen duela adierazi du, balkoi berean Saharako Errepublikakoa, Kataluniakoa edota Tibeteko bandera ere zintzilikatu egin dituztela argituz.

Euskal Herriko bandera errepublikarra Ikurrina dela begi bistakoa da.

Halere,...

0 iruzkin

MLJET

 

Adriatikoan irla bat badago Mljet izenekoa. Kroateraz horrela deitzen diote behintzat.

Bitxia da orain kroateraz esaten dela eta, duela gutxi arte, serbokroatera zela hizkuntzalaritzan erabili ohi zen izendapen “ofiziala”.

AEBtan dagoen Dayton herrian sinaturiko hitzarmenari esker Hegoeslaviako gerratea bukatu ondoren (1996) serbokroatera zen hizkuntzatik kroatera, serbiera eta bosniera hizkuntzak “jaio” ziren. Berez, hirurak bat besterik ez dira, jakina....

azken post-ak
azken iruzkinak