Hemen artxibatutako artikuluak: 2013-10

0 iruzkin

Egunsenti Urrekara

 

“Cara al Sol” abesten zuten falangistek “que en España empieza a amanecer” uste zutelako Estatu kolpeak irekitako egunsenti urrekaran.

Berriki, halere, “Egunsenti  Urrekara” izeneko alderdi  neonazi greziarraren buruzagiak espetxetara bidali zituen hango epaile batek.

Egia da sei diputatutatik hiru aske utzi dituela epaileak eta ebaspena ez dela Grezian oso ongi hartua izan baina, neonazien kontra irekitako bidean honek ez du...

0 iruzkin

Billy the Kid

 

Franco hil ondoren atxilotu ninduen “ Billy el niño” deitzen genuen polizia beldurgarriak. Etxean batzuk genituenez – “quien es Fito?”, oihukatuz sartu zen gelan eta, egia esanda, besteek ezer esan ez arren, ez zidan batere graziarik egin hark bilatzen zuen hura ni nintzela aitortzea.

Trantsizioaren garaia zen, 1976an Amnistia eskatzeko ahaleginak eta bi ari ziren antolatzen espainiar estatuaren lau izkinetatik eta guk, presoak askatzearen alde,...

0 iruzkin

Irakasle ezjakina

Horrelako izenburua zeraman Jacques Rancière irakasleak XVIII. mendeko Jacotot maisuari buruz idatzitako monografiak. Eta aipatzen dut egun bizi dugun mundua ulertzeko ( eta kritikatzeko) baliagarria izan daitekeelako. Izan ere, Althusseren ikaslea izanda eta marxismoan hezia, Rancièrek autokritika sakon bat egin behar izan zuelako munduan suertatzen ari ziren aldaketez jabetu ahal izateko eta, horretarako, J. Jacotot irakasle iraultzailearen jarduna ikertzeak izugarri lagundu...

0 iruzkin

Gizaki arruntaren itxaropena piztu zenekoaren izenaz

 

“Jende anonimoaren memoria laudatzea askoz zailagoa izaten da ospetsuen gorespena egitea baino”- zioen Walter Benjaminek eta, ildo beretik, diot nik, duela bi urte  Euskal Herrian etsipenetik irteteko  bildu zen izengabeko jende andana gogoratzea ere ez da uxterra izanen.

Duela bi urte, oraindik izengabea baitzen Euskal Herriko itxaropen politikoaren izaera.

Duela bi urte arte Euskal Herriko politika errekestek, hamaika izendapen eduki arren, ezin izan baitzioten...

0 iruzkin

Erabakitze eskubideren alde nago

Batzuentzat erabakitze eskubidearen alde egotea autodeterminazioren bidetik atzera egitea da.Niretzat, berriz, independientziarako bidea hastea besterik ez da. Kasu honetan bezala, esan liteke edozein definizio kontzeptual aurretiazko arazoren bati emandako erantzuna baino ez dela (François Chatelet, Chronique des Idées Perdues, 1981). Honela bada, erantzun mota buruz  erabakigarria gertatzen da nork, noiz, non, zergatik eta zertarako planteatzen den identitatearen prozesu...

0 iruzkin

Zure esku dago 2014

 

“ Gure esku dago” gizarte-mugimenduaren aurkezpenak erronka handia ezarri berri digu: hemendik urtebetera 130 kmtako gizakatea Durangotik Iruñara burutzea. Erronka, ordea, askoz zabalagoa da, autodeterminazioaren hazia euskal gizartea lantzea eta, bide batez, haren aldeko apustua irabaztea.

Bertsolari guztiek bazekitenez, Jose Manuel Lujanbio zenak horrela erabiltzen zuen behinik behin, erronka lehiaren sinonimo ere bada, izan, eta 2014 urtea lehiaren urtea izango...

azken post-ak
azken iruzkinak