Hemen artxibatutako artikuluak: 2014-05

0 iruzkin

Gladysenea

Bazen behin Egian Gladys del Estal izeneko neska bat. Gaur egun, Gladys Mundu osoko mugimendu antinuklearraren sinbolo eta irudia da baina gure garaian guretako bat zen soilik: gertuko pertsona, gurekin batera helduen irakaskuntzan aritzen zen laguna eta auzoko talde ekologistako kidea.

Bere gurasoak Errepublikaren aldeko borrokolariak izan zirenez, Venezuelara erbesteratu ziren Espainia frankistaren errepresiotik ihes eginik eta han jaio zen Gladys 1956an.Familia egiatar horren haurra, lau...

0 iruzkin

SASTFOREST

 

Maiatzaren 12an (astelehena) eta astelehena ere baden 19an Alfonso Sastre eta Eva Forest omenduko ditugu Madrilen eta Hondarribian hurrenez hurren.

Alfonsok 88 urte bete ditu eta Eva, berriz, duela zazpi urte zendu zen. Biak ala biak adibide izan dira kapitalismo zafratzailearen  aurkako borrokan gaudenontzat eta horregatik, hala Madrilen nola Hondarribian bere izenak eta izanak aldarrikatu nahi ditugu.

Horretarako propio, honako lerro hauek eskaini nahi dizkizut, irakurle:

...

0 iruzkin

Politikaren liburua

 

Apirilaren 23an liburuaren eguna izan dela eta, horren harira, hala egileen eskubideaz nola irakurzaletasuna sustatzeko estrategiaz ere ohiko iritziak nahiz proposamenak plazaratzeko zeremoniak errepikatu izan dira berriro.

Donostiako liburu azokaren ondoan jarritako leku berezi  batean gustuko nuen testu bat irakurtzea egokitu zitzaidan niri eta, nirekin batera, beste zenbait euskal idazle (Fernando Morrillo edota Xabier Etxaniz besteak beste…) zeregin berean aritu ziren....

0 iruzkin

Amnesiaren Gorazarrea

 

Adolfo Suarez Alzheimerrek jota hil dela-eta espainiar Trantsizio politikoa deritzanaz direnak eta ez direnak entzun behar izan ditugu egun hauetan. Gainera, Gipuzkoako Aldundiaren burua eta Donostiako Alkatea ere auziperatu nahi dituzte Madrildik agindutako dolu egunak ez errespetatzeagatik.

Errespetu falta da, ordea, saldu nahi izan diguten balizko Trantsizioari buruzko bertsio bakarra irentsarazi nahi izatea. Eredugarri bezain adostua izan zena, alegia.  Ez, ez dute gogoratu...

0 iruzkin

Udaberrien aldaketak

 

Duela bi mendeko udaberrian, Napoleonen garaian, Europan bakea hitzartu ondoren, Baionako borrokak eta gudak apirilaren 27ra arte iraun zuten. Bestalde, Wellingtonek ekainaren 14ra bitartean eutsi zion Armadaren aginteari baina 1814. urteak europear bizierari kultur aldaketa ekarri ziola ez dago dudarik.

Beraz, orain gertatzen ari denaren antzera, orduan gerra bidez eta oraingo honetan era “sasibaketsuan” bada ere, Europako estatuen kopurua nahiz elkarren arteko harremana...

0 iruzkin

ETA, mon amour

 

Alain Resnais hil da. Bada garai, beraz, berak ekarritakoaz mintzatzeko.

Gernika izeneko filma ikusi nuen, Resnaisek egindakoa, Iruñeko Udako Unibertsitatean euskal zinemaren barruan antolatu genituen topaketetan ikusi ere, baina, egia esan, ez dakit frantses batek egindako lana euskalduntzat hartzerik badagoen, gaia Gernikaren bonbardaketa izan arren...

Dena den, edozein tokitan eta garaitan ere, denboraren jarioak berarekin zer daraman konturatzeko egokia izan da oso...

azken post-ak
azken iruzkinak