Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Araukariaren itzalean

 

“El silencio de los otros” filmari buruz @zuzeu-atarian @IzaskunArandia-k kritika idatzi du “Argentinako kereila” deritzanaren barruan dauden Francoren krimenak ez ahaztearren.

Filmaren hasieran Xabier Arzallus ateratzen da ahanzturaren gorazarrea eginez. Behin eta berriro ahantzi, ahaztu, atzendu aditzak errepikatu egiten ditu etengabeki.

Guk Frankoren erregimenarekin haustura aldarrikatzen genuen bitartean ahaztura besterik ez ziguten eman. Nahi ez genuena erdietsi genuen gure borrokak zirela medio: bizitutako guztia ahaztu beharra, legez.

Hori salatzeko filmatu eta zabaldu dute “El silencio de los otros” izenburuko filma eta, halabeharrez, Xabier Arzallusen hitzak ditugu atarian.

Alonso Ertzilakoak idatzitako “Araukaria” poema luzean Txileko hegoaldeko maputxeen aurkako borroka kontatzen da inork ahantz ez dezan. Garai haietan (XVI.mendean) ohiko izaten zen protagonista epikoaz aritu beharrean Ertzilakoak herria hautatu zuen protagonistatzat eta, bide batez, kolonizazioak eragindako sarraskien berri utzi oroimenerako.

Araukaria zuhaitza toki haietatik ekarri zuten hona. Eta harrigarria bada ere, ez du itzalik ematen haren adarrak gorantz doazelako .

Esistitzen ez den araukariaren itzalian bezala utzi gintuen Amnistiaren legeak Franko hil ondoren eta, besteak beste, “El silencio de los otros” filmak horixe azpimarratzen digu berriro, orduko konplizitateak gogoratuz .

 

Bilatu