Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Babin Kuck

 

Dubrovnik atzean utzita eta itsasora irtetean Babin Kuck izeneko tokia badago mendiko talaian. “Amonen orroa” esan nahi omen du Babin Kuck esamolde horrek kroatera zaharraz.

Nonbait, itsasora abiatzea arriskugarria izanik ere, etsaiez inguraturik bizi izan den lehor parte horretan are beldurgarriagoa izaten zela diote, horregatik joan ohi dira Dubrovniko emakumezkoak beraien gizonak negarrez agurtzera.

Inork ez du argitu, ordea, haien garrasi eta malkoen zergatia.

Triste geratzen ote ziren edo, aldiz, lasai eta pozik gizonik gabe?. Batek daki.

Legendak holakoak dira, ulergaitz samarrak. Horrela, bakoitzak nahi duena ulertzeko aukera izaten du.

Aste Santuan ere, Babin Kuck horretan bezala, negar eta doluak entzun ohi dira.

Egun, Aste Santu katolikoaren partez oporren deiadarra izaten denean ere, jendea etxetik kanpora doanean, inork ez daki pozak ala estutasunak eragindurik, senitartekoen orroak aditu ohi dira…

eta itzultzean, zer esanik ez…

 

Fito Rodriguez

Bilatu