Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Barkatu, Juan Mari

Gora mundu osoko militante isilak!/ Gora Euskal Herriko militante isilak!

Barkatu Juan Mari
baina esan behar dut.
Orain ez naiz isilduko.

Gora mundu osoko militante isilak!
Gora Euskal Herriko militante isilak!

Igeltseroak eta maisu-maistrak,
Metalurgiako eta bankako langileak.

Zu bezalakoak izan direnak, Juan Mari.
Eta gora langabeak, marjinalak.
Emakumeak eta gizonak.
Gazteak eta zaharrak.
Hiriko eta herrietako behartsuak,
Periferiako auzoetako biztanleak.

Lehen borroka-lerrokoak
erresistentziaren aldeko borrokalari beteranoak
aurreko lubakian egon direnak eta daudenak.

Piketekoak, barrikadak egiten dituztenak,
kaleak moztu eta lotsarik gabe agertzen direnak
erresistentziaren lehen lerrokoak

Munduko boteretsuen indarren aurka,
Bertako indar boteretsuen aurka.

Aurreko lubakian egon diren eta dauden
erresistentziaren aldeko borrokalari beteranoak.

Egunerokotasunaren kirtenkeriaren aurka
Hona hemen haien aldeko gure malko beroak
ergelkeriaren kontra
zozokeriaren kontra
txatxukeriaren kontra,
lotsarik gabe,
denen aurrean
Hona hemen haien aldeko  gure malko samurrak

Orain ez gara isilduko.
Gora mundu osoko militante isilak!
Gora gure Juan Mari Jauregi.

Bilatu