Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Eguberrien osteko ipuina

Ez dakit idazteak zertarako balio duen baina, Dickensen "Christmas Carol" nobelatxo hori irakurri nuenetik literaturaren funtsa gero eta premiazkoago bihurtu zitzaidan.

Charles Dickensek “Gabonetako ipuina” izeneko eleberri laburra idatzi zuen 1843an, haren jatorrizko izenburua Christmas Carol izan zela. Londresen garatzen den liburuaren kontakizunean Ebenezer Scrooge izeneko gizon zikoitz baten istorioa agertzen da, Eguberrietan sinesten ez zuena.

Dickensek ipuina idaztean XIX. mendean haur ingeles askok pairatzen zuten pobrezia eta esplotazio laboraleko egoera azaldu nahi izan zuen, haren eta haien gaztaroko esperientzia txarrak alegia.

Klasiko bihurtu den idazlan honen bidez Dickensek hausnartzen du bidegabekeria sozialari buruz eta hura agerian erakustea kontzientzia sortzeko modurik onena dela dio. Horrela, nola gizakiak gizakia esplotatzen duen biztanleriaren zati handi bat muturreko pobreziara eramanez kontatu nahi izan zuen. Hori dena Gabonetako istorio hunkigarri baten barruan kokaturik, gizartearen jarreran eragin positiboa lortuko zuelakoan. Literaturak egoera gaiztoak salatzeko eta, halaber, hezteko balio duela pentsatzen zuen.

Beraz, lan honek kritika bat egiten die baliabide ekonomiko asko dituzten pertsonei baina, nahiz eta egoera desegokiak zuzentzeko aukerak izan, egoera haiek ez dituztela konpondu nahi.

"Gabonetako ipuina" eleberriko pertsonaia nagusiak, berekoi eta begirunerik gabekoa, ez du ulertzen, ezta Gabonetan ere, behar handia duten pertsonekin daukana partekatzeak denontzat onura sozialak ekartzen errazten duela.

Ez dakit idazteak zertarako balio duen baina, Dickensen "Christmas Carol" nobelatxo hori irakurri nuenetik literaturaren funtsa gero eta premiazkoago bihurtu zitzaidan.

Gauza bera gertatzen zait, orain, Eguberri ostean eta Donostian ere, non, zoritzarrez, lan zapalkuntzarekin topo egiten dugun basoerdi bat hartzera joaten garen bakoitzean...

Bilatu