5 iruzkin

EUSKAL KALENDAK

Ad kalendas graecas (αδ καλενδας γραεκάς) zioten latinez inoiz egingo ez ziren gauzak adierazteko.
Izan ere, Grezia zaharrean erromatarren egutegia erabiltzen ez zutenez, asmoak gauzatzeko garaiak ez omen ziren haren arabera behin ere iristen eta burutu beharrekoa zertu gabe geratzen zen betiko.
Aspaldiko Grezian zorrak ordaintzeko gogo falta azaltzeko baliatzen zuten esapidea bera darabilte orain, nonbait, Grezia garaikidean…baina, goazen harira…
Euskaraz, aldiz, Kalenda, hilabeteko lehen eguna izaten da. Hau da, gure egungo kalendarioak honelako bitxikeria ekarri du, egutegia berritzean agertutako hutsuneak bete nahian, abadeek txukundu behar izan zituzten ohikoak, kalendak moldatuz eta, beraz, hilabetearen hasiera eguna jarrita. Handik aurrera, “kalendario” hitza iragarri zuten bai eta haren lehenengo egunei kalendak izendatu ere.
Euskal kalendak, bada, ezin dira esaera klasikoaren itzulpen hutsa izan euskal kultura hizkuntza baino gehiago delako eta bertatik bertara irakurri beharra baitago zer esan nahi duen ulertu ahal izateko.
Asmo horrekin abiatzen da euskal kulturaz aritzeko aldizkako kaleria hau…
Garai batean aditu nion kulturaz ardurak erakutsi izan dituen Ramon Etxezarreta sozialistari abertzaleok “euskal” hitza ezin genuela burutik kendu eta, gure kosmobisioa  borobiltzeko, “euskal erlijioa” ere asmatu beharko genukeela…
Ez dut uste ezer asmatu behar dugunik gure kulturaz jabetzeko, horretarako irakurtzen jakitea aski izaten baita…
Irakurtzen dakienentzat eta euskal kulturen esangura garaikeaz gogoeta egin nahi duenarentzat hona hemen, bada, noizbehinkako “euskal kalendak”( ευσκαλ καλενδας). Hurren arte….
Fito Rdz.

/
azken post-ak
azken iruzkinak