0 iruzkin

Fake news-ak azken hauteskundeetan

 

Egiaztatu gabeko informazioa gaurko sare sozialetan zabaltzen dena da garai batean ahoz ahokoa zen hura, non ezagutzen den parean dagoena, buruz burukoa alegia. Zu ibiltzen baldin bazara twitterren edo whatsappean edo instagramen edo zera horietan,besteekin nolabaiteko harreman simetriko eta zuzenean zaude. Ez da lehen hedabideetan gertatzen zena, internet aurreko sasoian, orduko irratian, periodikoetan eta horrelakoetan, non nolabait norabidea, informazioaren norabidea, alegia, beti zen neurri eta modu batekoa, unibokoa bezain asimetrikoa. Hau da, ohiko egunkariak ematen du informazioa eta besteak hartzaileak izaten dira. Honetan, berriz, erreproduzitu egiten dira ahozko informazioen helarazte edo pasatzeko sistemak era simetrikoan.

Hau oso inportantea da ulertzeko, adibidez, D. Trumpen garaipena Estatu Batuetako presidentetzarako hauteskundeetan edo Bolsonarorena Brasilen. Izan ere, bai Hillary Clintonek eta baita demokratek ere gehien batean, ohiko hedabide sistema: telebista, irratia, periodikoa, New York Times eta enparuak, landu zituzten. Ohiko prentsa eta hedabideak demokraten alde zeuden.

Trumpek eta Trumpen kanpainakoek zer egin zuten? instagram, whatsapp, facebook..., erabili eta, orduan, haiei buruzko informazioa jasotzen zuten bakoitzari emateko, noski, tratamendu informatiko baten ondoren, hark entzun nahi zuena, etorkinen inguruan, batik bat, islamismoaren erabilera dela bide, beldurrak sortzeko, etab.

Horrek ekarri zuen gaurkoa, alegia, Fake News-en trataera horrek eraman zuen Trump garaipenera. Eta, aldiz, ohiko informazio sistemak, bai egunkariak eta bai ohiko hedabide guztiek, sekulako “kolpea” hartu zuten.

Edozein modutara ere, nahiz eta hedabideen erabilera hori oso berria izan, aipatutako Trumpena adibidez, ez zen atzo goizekoa izan, zeren Fake News-en historiak ez dira atzo goizekoak baina gaur modu berrituan agertu ohi dira gertutasun teknologikoa dela bide.

Zergatik horrek ez du ongi funtzionatu gure azken hauteskunde hauetan?, zeren eta gurea herri txikia da non ohiko gertutasuna gailendu egiten zaion gizarte postmodernoaren gizabanakotze bidean ohikoa den gertukotasun teknologikoari.

Alegia, hemen eta orain harreman hurbilak gehiago balio du instagramek, whatsappek edo facebook baino...eta, ondorioz, nahiz eta sareak haren alde lan egin, Maroto kalean geratu da.

/
azken post-ak
azken iruzkinak