Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Gerratean

Hasi da ikasturtea. Prezioak gora. Gerrarengatik omen da. Europan dago borroka, hemendik gertu, alegia, eta denetan du eragina.

B. Brecht poetaren iritziz, gerra ezin liteke izan «historiaren arrazoia» (Nietzscheren aburuaren aurka joz), izan ere, hori bizitzari zentzua kentzea litzateke. Bere "Lan-egunkaria" liburuan hala idatzi zuen, behintzat, baina hala eta guztiz, Brechtek izaera bitxia eta epikoa ikusten zituen gerratean berari buruz idaztean zuelarik. Hona hemen horri buruz utzi zigun iritzi edota lezio paradoxikoa:

«Gerrak bere burua ezagutzen irakasten dio gizatasunari, ikastaro bat ematen dio, eta haren testuak kanoien eta bonben eztanda idatzi ohi ditu bakarrik».

Ez gaitezen harritu, baldintza haietan, Brecht 1940an idazteaz, «erritmo lasterra gerraren ezaugarri berri bat bihurtu da, non kalkulu guztiak ilusiozkoak diren eta balizko ondorioak hain azkar betetzen diren, non emaitzak aurreikusi ezinak bilakatzen diren», historia determinista ororen eraikuntzak literalki desmuntatutuz.

Gerrak irentsi eta sorgortu egiten gaituela edo ume bihurtzen gaituela esateko modu bat da, baina egia da haurtzaroa beldurrak eta jolasak mugimendu berarekin astintzen gintuzten adina besterik ez zela.

Gerratean, pedagogiarekin eta poesiarekin hauxe gertatzen da: norberak bere buruari galdetzen diola, halabeharrez, zertan huts egiteak balio dezakeen. Ez al da irrigarria, izan ere, ez al da desesperatua, historia ikastea edo poemak errezitatzea premiak gogamena inbaditzen duen unean.

Brechtek lehenik aita eta pedagogo gisa planteatzen zuen gaia, baina baita poeta gisa ere:

«Nire seme txikiak galdetzen dit: 'Matematikak ikasi behar ditut?'».

«'Zertarako?', erantzun nahi nioke. 'Bi ogi zati bat baino gehiago direla konturatuko zara, berez'».

«Nire seme txikiak galdetzen dit: 'frantsesa ikasi behar al dut?'».

«'Zertarako?', erantzun nahi nioke».

«'Nazio hori hondoratzen ari da. Adierazi ahoa eta tripa eskuarekin, ulertuko dute eta'».

«Nire seme txikiak galdetzen dit: 'Historia ikasi behar al dut?'».

«'Zertarako?', erantzun nahi nioke. 'Ikasi burua lurrean ezkutatzen eta agian salbatu egingo zara'».

«'Bai, maitea, ikasi matematikak', esan diot, 'ikasi frantsesa, ikasi historia!'».

Bilatu