0 iruzkin

HIRITAR KONTSULTEN ARAUDIAREN ALDE


Behean sinatzen dugunok urte batzuen ondorioz Donostiako Hiritar Kontsulten Araudia finkatzen aritu garen herritarrak gara.  Jakina denez, aipatu araudiak, demokrazia zuzenaren praktika dela medio, udal arazoei buruz herriaren iritzia jaso ahal izateko aukera ematen du. Espainiar Gobernuaren ordezkariak Hiritar Kontsultari jarritako helegitea onartu dute eta ezin izango da kontsultarik egin. Gogoratu behar dugu Kontsultetarako Araudia Donostiako Udalbatzak aho batez onartu zuela, hau da, alderdi politiko guztien oniritzia jaso zuela.  Honek, jakina, egitear dagoen lehen herri- kontsulta (zezenketei buruzkoa) eta Donostiako Hiritar Kontsulten Araudia bera ere kolokan jartzen ditu.

Begi bistakoa da herritarron aurkako esku sartze onartezinaren aurrean gaudela. Gainera, Hiritar Kontsulten Araudia lortzeko bidean egindako prozesu eredugarriaz ere trufa besterik ez da oraingo egoera. Horretaz gain, demokrazia parte hartzailearen gauzatzea bera bertan behera geratzen da hura bideratzeko erregelamendua debekatzen denean. Beraz,  debekua salatzearekin batera  Donostiako Udal Gobernuari hau guztia gainditzeko behar diren neurriak har ditzala eta bide guztiak araka ditzala eskatzen diogu eta,  ahalik eta lasterren urratsak eman ditzala bai aurreikusita dagoen kontsulta egiteko, eta baita Araudia bera defendatzeko ere.

Denon arteko elkarlanak ekarri gaitu hona eta, ildo honetatik segituz, ez dugu ametitu nahi demokraziaren aurkako eraso hau aurrera joan dadin. Donostiako Udaleko Gobernuaren aldamenean izango gara demokraziaren defentsarako bide honetan ere.

Donostiako Udalari eskatzen diogu Kontsultarako Araudia babes dezala eta zezenketari buruzko kontsulta aurrera eraman dezala. Era berean, bat egiten dugu hurengo ostiralean, hilak 13, Alderdi Ederren, 19:00an egingo den elkarretaratzearekin.

Donostiarrok hiritar kontsulta nahi dugu!

 

Donostia, 2016ko maiatzaren 10a

 

 

Felix Arrieta, Carmen de las Cuevas, Izaskun Egia, Nerea Kortajarena, Nerea Lizarralde, Raimundo Mendiburu, Fito Rodriguez (Kontsultetarako Araudiaren prozesuan parte-hartzaileetakoak)

 

 

EN DEFENSA DEL REGLAMENTO DE CONSULTAS CIUDADANAS

Los abajo firmantes somos ciudadanos y ciudadanas donostiarras que durante varios años hemos trabajado en un  Reglamento de Consultas que permitiese, mediante el ejercicio de la democracia directa,  poder recoger la opinión sobre asuntos de relevancia municipal. Empero, y a instancias del delegado del Gobierno español, el reglamento que lo posibilitaba, consensuado por el grupo de trabajo y aprobado unanimemente por todos los representantes políticos del consistorio, ha sido admitido a trámite por los tribunales lo que conlleva que, tanto la primera consulta a realizar (sobre la oportunidad o no de las corridas de toros) como el Reglamento mismo, estén en este momento en suspenso.

Se trata, por tanto, de una injerencia inaceptable que pone en peligro un largo y contrastado proceso de coparticipación y que, de hecho, impide el ejercicio democrático al prohibir la práctica del instrumento que para ello hemos elaborado entre todos. Por lo tanto, no podemos menos que denunciar este impedimento a la par que  reclamamos de nuevo nuestro derecho al ejercicio de los dispositivos democráticos  de los que nos hemos dotado. Presumimos que el equipo de gobierno municipal llevará a cabo los trámites oportunos para solventar esta situación y asegurará la realización de la consulta ya en marcha y la salvaguarda del Reglamento de la que surgió, que no es otra cosa que el resultado de un arduo trabajo colectivo a cuyos resultados no vamos a renunciar y que el propio ayuntamiento de Donostia debe defender como contra cualquier otro ataque que se de contra la democracia. 

 

Solicitamos al Ayuntamiento de Donostia que defienda el Reglamento para la Consultas Ciudadanas y lleve a cabo la consulta acerca de las corridas de toros. Asimismo, nos unimos a la concentración que se ha convocado para el viernes, día 13, a las 19:00 en Alderdi Eder.

Lxs donostiarras queremos la consulta ciudadana.

 

                                                                                                              Donostia, 10 de mayo de 2016

 

Félix Arrieta, Carmen de las Cuevas, Izaskun Egia, Nerea Kortajarena, Nerea Lizarralde, Raimundo Mendiburu, Fito Rodriguez (participantes en el proceso de creación del Reglamento para las Consultas Ciudadanas)

 

/
azken post-ak
azken iruzkinak