Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Independentzia Europan

 

 

Independentzia Europan. Jaume Lopez-ek, Pompeu Fabra-ko irakasleak deitzen duen bezala, izango litzake ‘independentziaren laugarren olatua’ Europan. Jaume Lopez eta Pompeu Fabra unibertsitateak egin du ikerketa lan bat, eta aurkeztu egin du Europar Parlamentuan[1]. Horretan aztertu dituzte orain arteko hiru olatu independentistak Europan. Bata izan da Lehenengo Mundu Gerratearen ostean, hau da, Inperio handiak desegiten direnean, Inperio Turkiarra eta Inperio Britaniarra. Orduan sortu ziren Europan herrialde berriak.

 

Bigarren olatua izan zen kolonialismoaren desagerpenarekin, eta batik bat hor ikusten dugu Europa ekialdean eta hola, Inperio Austrohungaroaren ondorioz etab. Sortu izan  direnak.

 

Hirugarrena izango litzake ekialdeko sistema, sistema sozialista deitutakoa, erortzen denean 80. hamarkadan. Eta 80. hamarkadan ikusi dugu Europan 19 estatu berri sortu direla XX.mendearen bukaeran.

 

Eta laugarren olatua oraintxe etorri badator, zeinean Estatu konsolidatuetan minoria izandako batzuk lortzen dute behar adinako kohesio politikoa planteatzeko independentzia. Eta hor dago Eskozia, noski, eta Ipar Irlanda ere badago ( irla osoa administrazio barruti bakarrean biltzeko), eta horretarako egingo dituzte erreferendumak, Euskal Herrian eta Katalunian egin daitezkeen moduko herri kontsultak.

Eta hauek guztiak, Pompeu Fabra-koek aztertzen dutenez, baita ere, Europatik kanpo, adibidez, Ameriketan, Quebec-en suertatuko dira orain arte dagoeneko suertatu izan diren moduan, eta beno, baita ere Groenlandia, Flandria.. honako aukerak zabaltzen joango dira[2].

 

Bistan da, Espainiak, bere Konstituzioan ez duela inondik-inora onartzen bide politikorik Euskal Herriak edota Kataluinak behar dituen garapenak gauzatu ditzaten[3], baina, aldiz, oso kuriosoa da Espainiak berak onartu behar dituela Europatik datorrena nahiz eta bere soberaniaren kontra jo. Adibidez, Greziarekin gertatu den gauza bera. Europatik etorri da agindua defizit neurriak hartzeko eta beraz, estatu guztiek onartu behar izan dute beren konstituzioetan zorra handiegirik ez izatearena..eta Europako estatu guztiek jarri dute hori bere konstituzioetan. Erresuma Batuak ez, besteak beste, Erresuma Batuan Konstituzioa ere ez baitago eta eurotik at dagoelako. Baina, funtsean, sistema honekin edo planteatutako horrekin konforme ere ezin delako egon.

Halere, Espainiak esaten zuena, bere Konstituzioak ezin zuela aldatu edo ez duela aldatuko Trantsizioan erdietsitako ustezko kontsentsua apurtuko zuelakoan, ezeztatu egin du praktikan eta aldatu berri du Europak agindu diolako.

Beraz, nazioartetik datorren aginduena gauza berri bat da, elementu berri bat ere kontutan eduki beharrekoa herri askapenen bidean.

Eta Pompeu Fabra-k egindako ikerketa honetan, berez, bi aukera bereizten dituzte independentziarako: bata da, eskaerak aintzakotzat hartuak izaten direnean, normalean hori gerta daiteke Belgikan, gerta daiteke Danimarkan, gerta daiteke Canada-n Quebec-ekin…hori aintzakotzat hartzen denean, hau da, lortzen denean malgutasun minimo batekin konstituzioak eta egitura politikoak berrantolatzea, independentziak ez ohi dira gauzatzen.

 Baina, aitzitik, estatuak ixten direnean erabat, edozein birmoldaketa politikoren aurrean, azkenean, hori da faktore gakoa independentzia gauzatzeko.

Eta hori da hain zuzen ere, Espainiak egiten duena Kataluniarekin eta Euskal Herriarekin.

 



[1] http://www.idees.net/Article/_yMB_HYzag4OcN-rdXDBiLCk7Aa234Q7eQLeQfWO_8Do

[2]Lopez, J, (2010) "New states in Europe?". In Catalan International View, 7.

[3] “ La senda federal”, Editorial de el País 2012-09-20.

Bilatu