Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Iruzur gaiztoa desobedientziaren izenean

 

Soldaduska egiten zen garaian ( gerra pribatizatu baino lehen, beraz) mota ezberdinetako aukerak agertu ziren derrigorrezko armadari aurre egiteko.

Batzuek intsumisioaren alde egin zuten, besteek objekzioarekin bat egin zuten eta beste batzuek, berriz, aspaldiko jite historikoari jarraipena emanez, hanka egiten zuten besterik gabe.  

Armada zen obedientziaren erresuma. Pentsa, Francoren edota Tejeroren jarraitzaileek “obedientziaren beharra” erabili zuten Estatu Kolpea izan zirenak zuritzeko…

Armadako istorioa da kontatuko dudana.

Behin batean, ofizialen tabernan talde bulloso bat bilduta zegoelarik koronelaren inguruan hark esaten zituenaz aintzakotzat hartuz barrez lehertzeko. Aldamenean, aldiz, beste ofizial bat bazegoen kopetilun. Barreak baretu ondoren eta ofizial tristeari erreparatuz, koronelak honela galdetu zion:

-Ze, ez al zaizu graziarik egiten kontatzen ari garena?

Eta besteak, horrela arrapostu zion:

-Ez da hori, ni beste batalloiako naiz eta¡

Hau da, barreak ere obedientziaren arabera egiten omen ziren armadan, nonbait.

Umorean, bada, hierarkiak eta jarrerak daude. Badago, egon, esaterako, pobrearen lepoz edota ezinduaren gainean barrez egiten duena. Aberatsen irri gaiztoa da hori. Atzerakoia bezain maltzurra.

Aitzitik, boteredunei barrez egiten diena badago ere eta haren umorea iraultzailea da, berez.

Desobedientziaren gaiarekin antzera gertatu ohi da.

Gizarte egoerak aldatzeko erabiltzen den desobedientzia emankorra izaten da eta, ostera, gizarte egoerak iraunarazteko erabilia izaten dena, aberatsen umorea bezain beste atzerakoi eta amarrutsua da, doilorra eta zitala. Zabor hutsa.

Baina, zorionez, zaborra ere birzikla daitekeela badakigu, jakin ere. 

Bilatu