Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

MLJET

 

Adriatikoan irla bat badago Mljet izenekoa. Kroateraz horrela deitzen diote behintzat.

Bitxia da orain kroateraz esaten dela eta, duela gutxi arte, serbokroatera zela hizkuntzalaritzan erabili ohi zen izendapen “ofiziala”.

AEBtan dagoen Dayton herrian sinaturiko hitzarmenari esker Hegoeslaviako gerratea bukatu ondoren (1996) serbokroatera zen hizkuntzatik kroatera, serbiera eta bosniera hizkuntzak “jaio” ziren. Berez, hirurak bat besterik ez dira, jakina. Serbiera alfabeto zirilikoa erabili arren gainerako beste bien antzerakoa da tokian tokiko zenbait aldaeretan izan ezik.

Hala eta guztiz ere, Sarajevon, esaterako, bertako tabakoa erosiz gero, aipatu hiru hizkuntzetan idatzitako testu baten bidez(kroateraz, serbieraz nahiz bosnieraz) zigarretak hil egingo zaituela oroitarazten diote erosleari. Horrek, noski, ez du esan nahi Bosnian erretzea hiru aldiz arriskugarriago dela beste edonon baino ( nahiz eta hantxe tabernetan eta toki publikoetan erretzerik baimenduta dagoen…) abisu bera hirueleduna dela baizik.

Baina hizkuntza bereizketa hura ez du Hizkuntzalaritzak erabaki. Ez da, gainera, Hegoeslavian bertan ebatzi AEBtan dagoen Dayton herrian sinaturiko hitzarmen politikoa dela medio etorri da.

Politikak, bistan da, hizkuntzak eta dialektoak bereizten ditu. Bai eta hiztunen eskubideak zeintzuk dira ere.

Politikak giza eskubideak zer diren gauzatu egiten ditu.

Mljet izeneko irla aipatu dut arestian, Izan ere, irla horrek badu bere erdian laku bat. Ur gaziak inguratutako ur geza badago bertan, lehorraz bereizita. Baina urtegiaren erdian, ordea, beste irlatxo bat badago, egon. Irla bat irlaren barruan.

Mljet irla bezala ikustarazten dut euskal preso politikoei ezarri zaion politika penitentziario ankerra.

Giza eskubideen salbuespenen salbuespena.

Krudelkeriarik krudelena.

Politikak aginduta.  

 

Fito Rdz. 

Bilatu