Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Sean Conneryk hitza bete du

 

Eskoziako aktoreak 90 urte egin zituen joan den abuztuaren 25ean, eta Eskoziaren independentziaren defendatzaile sendo bezain irmoa izan da beti. Izan ere, 2007an Eskozian egin zen erreferendumean independentziaren aldeko kanpaina egin zuen.

 

"Eskoziarra naizenez eta bizitza osoan Eskozia eta Artea berdin maitatu dituen norbait naizenez, uste dut independentzia aukera politegia dela ihes egiten uzteko", idatzi zuen The New Statemen aldizkarian argitaratutako artikulu batean eta, halaber, "Argi esateko, ez dago nazio bat sortzea baino ekintza sortzaileagorik", adierazi zuen.

 

Aktoreak beti erakutsi zion sostengu publikoa eta finantzarioa Alderdi Nazionalista Eskoziarrari (SNP). Alderdi horretako militantea zen, eta 2000. urtean Isabel II.a erreginak zalduna izendatu zuenean, Eskoziako gona tradizionalarekin agertu zen ekitaldira.

 

2008. urtean, Conneryk adierazi zuen uste osoa zuela Eskozia herrialde independente bihurtuko zela bere bizi bitartean, eta zin egin zuen ez zela Eskoziara itzuliko herrialde independentea izan arte. Hitza bete du.

Bilatu