Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Txillardegi, toponimo hilezkor bat Arantzazun

 

Txillardegi, toponimo hilezkor bat gure geografian“, idatzi zuen behin Koldo Izagirrek.

“Txillardegi Mundua aldatu nahi zuen filosofoa izan zela” zioen eta, ildo beretik, “eredugarritzat” ere bazuela.

Halaber, honakoak adierazi zituen Andres URRUTIA Euskaltzainburuak (Txillardegi, euskal «intelligentsia»-ren haritik”. GARA 16/01/2012).

  “Belaunaldiei dagokienez, Txillardegik ekarri zigun guri, joan den mendeko 50-60 hamarkadetan jaiotakoei, halako haize berria, desberdina, nobela zein saiakera arloetan eta, oro har, gizartearen eta kulturgintzaren esparru anitzetan. Osterantzeko tenore horrek zekarren, ekarri ere, euskararentzat etorkizuna eta biziraupena.

Ingurukoa aintzat hartuta, Txillardegi, beste askoren antzera, oro egilea izan da euskalgintzan, teorikoa nahiz eragilea. Letraz letra irentsi genituen gutariko askok, gose eta ezin ase ari ginenok euskararen munduan, haren lanak eta tituluak, euskara batuaren eraikitze prozesuan.

Euskara batua, euskararen eraberritzea, euskararen normalizazioa... orduko kezkak eta ardurak ziren, egun ere euskaldunoi ezinegona ekartzen digutenak. Txillardegi, bistan da, horiek askatu, erraztu eta aurreratzen ahalegindu da.”

Dena den, arestian aipatu moduan, Euskaltzaindiak berak ez du orain arte ofizialki Txillardegik egindako ekarpenaren munta onartu,eta, egitekotan, horrekin batera urrats berriak etorriko diren konbentzimendua badaukat baita Txillardegiren jaioterrian bertan ere, Donostian, alegia.

Ez dugu ahaztu behar, halere, aurten (urriaren hasiera honetan) euskara batuaren sorreraren 50. urteurrena dela. Euskara batuaren oinarriak Arantzazun jarri ziren eta oinarri horien gurasoetako bat Jose Luis Alvarez Enparantza ,Txillardegi, izan zen neurrian, Euskaltzaindiak berak urteetan urgazle izan zuenaren emaria ofizialki bezain publiko bere egingo duen itxaropena ere ez dut galdu nahi.

 

Esperantza faltsua ote den jakiteko ez dut asko itxaron behar izango.

 

Fito Rodriguez

 

 

 

 

Bilatu