Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Txillardegiren irudia Txillardegi Enparantzan

 

 Donostiako Txillardegi Enparantzarik ez dago. Txillardegi izendapena ez jartzearren Gaskuina plaza bataiatu zuen Udalak, nahiz eta bertan, XVII mendetik gutxienez, Txillardegi toponimikoa egon.

Plaza hartan jaio zen Enparantza abizeneko bat, Jose Luis Alvarez Enparantza, alegia, zeinak idazten hasi zuenean, Txillardegi ezizena aukeratu zuen, euskal tradizioari jarraituz, etxearen izena hartuz.

Duela 60 urte, 1957an, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak Txillardegi, baina ez zuen inoiz euskaltzain oso egin eta Euskal Herriko Unibertsitateak ere ez zuen inoiz katedratiko izendatu. Halere, aurten mende erdia bete duen euskara batuaren historia ezin da ulertu bera gabe 1956an hura aldarrikatzeko“Karta Idigia”idatzi zuelako[1] eta bizitza osoa horri eskaini baitzion.

2014ko urtarrilaren 14an zendu zela sei urte badira ere bere herrikide garenok ez dugu nahi Euskal Herriak ahantz dezan, horregatik Antiguako Gaskuina plazan margotutako Txillardegi idazlearen oroimenezko horma-irudia ekiteari ekin diogu, urtarrilaren 14an honetan, inguratuta. Karga sinboliko handiko ekitaldia batean besteak beste, Ibon Sarasola euskaltzainak eta Joxe Manuel Odriozolak parte hartuz eta, bide batez, Txillardegi zenaren garrantzia hitzetik hortzera ekarriz.

Ildo horretatik, “Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak” hura hil zenetik seigarren urteurrenarekin bat, honako proposamena luzatu nahi du.

Txillardegi izena Euskal Herriko paisaia linguistikoa agerraraztea ahalik eta herri gehienetan (Txillardegi kalea, Ikastegi, Parkea edota  Enparantza bataiatuz).

Honekin, nahiz eta Donostiak bere garaian hiritar merezimendu domina eman eta Durangoko Azokak Argizaiola, bere irudia eta ekarpenak galduko ez direlakoan eta, beraz, harekiko zorrak arintzen lagundu dugulakoan gaude.

Baina, hori esanda, Txillardegi espazio publiko batean, legezko bedeinkazioekin, agerraraztea nahi dugu nahiz, momentuz, guk, nola edo hala, ordaindutako horma-irudi apal baten bidez bere mezua : “euskara da euskaldunon aberria” irudikatu besterik ez egin.

Horretarako, diru ekarpena behar da eta, aipatu ekarpen horiek, anonimoak izan ala ez, ES31 3035 0075 47 0750058627 kontu korrontean sartzea proposatzen dugu.

 

 

 



[1] http://armiarma.eus/emailuak/txillardegi/ehti10.htm

Bilatu