Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Txillardegiren klika aldatzeko hamaika txipa

 

 

 

Aurtengo Korrikak hautatutako leloa behar bezala irakurtzeko eta, bide batez, haren mezuaz jabetzeko, Txillardegiren testuak leitzea ezinbestekoa da.

Hona hemen, 1992an AEKren irakasle eskolaren aldizkaria zen ELEn euskara batuaz plazaratutakoa:

 

Parisen ere, haurtzarotik deserriturik, zuberotar bikota bat ari zen Batuaren bilketa horretan, idazle gisa eta Igela aldizkariaren bidez, Mirande, gailen; eta Txomin Peillen, laguntzaile. Lehenengoa bere joera faxistetan nabarmendurik, gutxietsia izan zen euskaldun anti- frankisten artean (denak ia- ia). Baina Mirande poetaren balioa kontutan ez harturik ere, Batuaren aitzindarien artean kokatu behar da zuberotarra.Horiez gain, noianahi ere, hiru euskaltzale multzo agertu ziren hirurogeikadaren inguruetan, Batuaren bilaketan grinatsu.

Multzo bat Bizkaian, Anaitasuna aldizkariaren inguruan, Aita Imanol Berriatuaren ondoan, lanean ari zen; lapurteraren alde dexente «intzigidua». Multzo horretan sartu behar dira, jakina, Gabriel Aresti idazlea (orduan bere 30 urteetan), eta beronen laguna eta laguntzailea zen Xabier Kintana idazlea. Biok bilbotarrak età euskaldun-berriak. Baita Jaxinto Fz. Setien gipuzkoarra, eta Jose Ramon Etxebarria bizkaitarra.

Beste multzo bat ari zen Gipuzkoan, batez ere Arantzazuko Jakin aldizkariaren inguruan. Joseba Intxausti agertzen zen taldeko eragile gisa; baina oso lan garrantzitsua egin zuten bide beretik Joan Mari Torrealdai, Joxe Azurmendi eta Fernando Mendizabalek (hiru hauetako lehendabizikoa ere bizkaitarra delarik). Euskara Batuaren sorreran eta sustaketan erabat garrantzitsua izan zen Jakin aldizkariaren lana; bai teori- mailako lanetan, bai agertutako liburuetan ere. Urrunagotik, eta ez horren garbiki bateginik, DonostiakoZeruko Argia astekariaren lana aipatu behar da. Eta inguramendu honetan ere Xalbador Garmendia (urte batzutan Maulen, Zuberoan, irakasle egona); eta Juan Antonio Letamendia, biok garai hartan oraino apaiz.

Eta hirugarren multzo bat, berau Iparraldean ari. Urte haietantsu (1962) sortu zen Baionan «Euskal Idazkaritza» elkartea. Eta Paristik itzuli berria zen Txillardegiren kudeaketapean antolatu zen Euskara Batua finkatzekotan egindako lehenengo Biltzarrea.

3.-Baionako proposamenak (1963-1964):

Euskaltzaindiak agindutakoaz ez sobera fidaturik, Baionako «Euskal Idaz­karitza», oinarriak aztertzeko asmoa mamitzen hasi zen. Euskalki guztiak ordezkatzen zituen Batzorde berezi bat hautatu zen, eta lan- -bilerak hasi ziren Baionan, astero-astero.

Hona hemen biltzarkide haien izenak:

Jexux M. Bilbao, Morgakoa. Jean Louis Davant, Urrustoikoa. Roger Idiart, Azkaingoa. Eneko Irigarai, jatorriz Urdazubikoa. Telesforo Monzón, Bergarakoa. Jexux Solaun, Arrankudiagakoa. Txillardegi, Donos- tia-koa.

Hogei bat bilera egin ziren. Gure arteko akordioak («proposamenak», azpimarratu ohi genuenez) korreoz bidaltzen zitzaizkien astero Hegoaldeko 80 bat euskaltzaleri (Koldo Mitxelena barne); denen iritziak eskatuz, bilduz eta kontutan hartuz.

Hiru gai nagusi arakatu ziren:

  1. -Izenaren deklinabidea, mugagabearen erabilpena azpimarratuz (garai hartan oso ahantzia);

  2. -aditz laguntzailea; ez osoa, oinarrizko jokoak bakarrik;

  3. -Euskal Herriko toponimoen zerrenda.

1964ko udan Biltzar Nagusi bat antolatzeko erabakia hartu zen. Eta abuztuaren 29/30 egunetan mamitu zen Baionan. Hegoaldeko euskaltzaleei (eta gure zerrendak jasotzen zituztenei bereziki) etortzeko deia bidali zitzaien (Mitxelena, Intxausti, Berriatua, Garmendia, Aresti, Rikardo Arregi, ...); batzu heltzeko aukerarik izango ez bazuten ere (frankismoan geunden). Lafitte Kalonjea hautatu genuen bileretako zuzendari; eta amaiera-ekintzara Grenet bera azaldu zen, urte askotan Baionako alkate egotekoa.

«Proposamenak» separata gisa argitara ziren, eta Ipar eta Hegoal- dean ahalik eta ongienik zabaldu. Batasunaren beharra hertsia zen euskaltzale gazteen artean; eta Euskaltzaindiari bere iritzia eskatu zitzaion; eta, ahalean, onespena.

Erantzun hori, ezaguna denez, lau urtez luzatu zen.

Baionako bileraren ondorioak:

Jakin aldizkariak bere egin zituen erabakiak; eta 1965ko urtarrileko alean onartutako bidearen berri zehatza eman zuen (ikus Jakin 18; 20- 28. orr.).

Zeruko Argian, eta oraino areago Anaitasuna aldizkarian, harrera ezin beroagoa eman zaitzaien erabakiei.

Baina kontrako joera ere mamitzen hasi zen. Baionako Batzorde eratzailean, ETAko hiru kide, Enbatako bi, eta alderdikideen artean fama txarra hartzen hasia zen Telesforo baitzegoen. «Barru»ko aldetik joera berriaren alde agertzen ziren gehienak, ez zuten «prentsa» hoberik jelkideen artean. Eta oinarrian hizkuntza-arazo zena, erabat politizatu zen.

Ospe handiko luma batzuk ere aurka mintzatu ziren (Menendez Pidal, esate baterako); eta Batuaren kontrako erantzuna, garraztu egin zen. «Kamiñazpi» idazleak biltzen zituen ongi kontrako askoren argudioak: «Batasunik ezak ez dau euskerarik galdu, ta batasunak, beste barik, ez dau indartuko ... /h/ ezelan be ez genduke erabilli behar» (Euskera 1968, 228). Justo Mokoroa ere bide beretik: «nik eztet bear gorri ori iñondik iñora ikusten» (ibid. 224). «Orixe»k, artean, greziarren kasoa goraipatuz, askatasun osoa eta batasunik eza txalotzen zituen.

Guztiz beste muturrean kokaturik, Jakin aldizkaria, Aresti, eta beste idazle batzuk, erabat azaltzen ziren hasitako prozesuaren alde”.

 

Beraz, Txillardegik berak argi eta garbi kontatzen digunez, euskara batuaren oinarria izan zen Baionako Idazkaritza ezker abertzaleak (ETA barne) eratu eta aurrera eramana zuen eta, aldiz, nazionalismo tradizionalak horren kontra jo zuen hastapenetatik.

Dakigunez,Txillardegiren lanaren aitortza, batasunaren arlo honetan eta beste batzuetan ere (literaturan, soziolinguistika, hizkuntzaren filosofian, politikagintza eta abar...), baztertua, estalita eta, areago, boikotatuta izan da. Hala eta guztiz ere, hori ez da gertatu bere izaera pertsonalagatik berak erakutsi izan duen gizarte jarreragatik baizik: ETAren sortzaile izateagatik. Hau da, ETAko izateagatik bezain beste sortzailea izan delako arlo askotan eta hori tradizionalistek ezin izan dute onartu eta, oraindik orain, ez dute onartu nahi.

Aldatu dezagun txipa, euskal gizartea aldatu zuen euskara batuaren hastapenetan eta garapenean ETA, baita ezkerra abertzalea ere, egon da eta badago, oraingo honetan hori dena isilarazi nahi badute ere.

Txillardegiren klikakgure gizarteaz aldatzeko hamaika txipa aldatzeko ere balio beza.

 

 

 

Bilatu