Tehatxeze Tehatxeze

Itzali? Ez! "Occupy" telebista!

Aitortu beharra dago zuzeneko WebTelebistak ez direla gauza berriak munduan, baita gure herrian ere. Kalitatezko zerbitzuak ia martxan bait dira: Hamaika.tv, Goiena.net etengabe ari direnak, edota Kanaldude aldi batzuetako zuzeneko eta podscast zerbitzuak eskaintzen dituenak; edo Donostiako Askegunetik egin zuten bezala, aldi bateko zuzenekoak ahantzi gabe. Baina noizbehinka munduan zehar egiten dena ere begiratzea ez bait da txarra , "beti" ez esate arren, hona azken aldian topatu dudan adibide bat: Globalrevolution.tv. Kazetari independiente kolektibo batek kudeatzen duen telebista hori, mundu osoko mobilizazio batzuen leiho ttiki bat bihurtzen ari da.

                            gr02

Istanbuleko Taksim plaza, Toronto, Madril, Frankfurt...munduan zehar edozein mobilizazio bat gertatuz gero, "Occupy" mugimendutik gertu edo ispirutuarekin bat baldin badator, segurrenik zuzenean ikusiko ahalko duzue GlobalRevolution.tv-ren bidez. "The whole world is watching" eta  "Citizen media is not a crime" lemapean, Livestream plataformaren bidez emititzen duen telebista hori, 2011.ko Irailaren 17.an sortu zen, "Occupy Wall Street" mugimenduak Manahattaneko Liberty Square plaza okupatzen zuelaren berri emaiteko. Pixkanaka ildo honi lotuz  hainbat gertakizuneko zuzeneko testigua bilakatu da webtelebista, bertako jendearen baliabideak erabiliz, maiz telefono mugikorren kamerak. GlobalRevolution.tv ez ditu bakarrik zuzenekoak eskaintzen eta batzutan zuzeneko grabazioen errepikapenak edota dokumentalak ere botatzen dituzte, kalitate ezberdineko emaitza bat lortuz ( aitortu behar det batzutan beraien irudi irizpideak pixkat despistatzen nautela, baina tira, gustoak eta...). Baina akatsak izan ala ez, egunero eraikitzen den informatzeko bestelako sarean, medio dezentralizatuen eta herrikoien adibide bat bezala hartzen dut. Mundua begiratzeko beste molde bat.

                            gr01

Zenbat alditan entzun ditugu telebistaren aurkako kritikak: programa hori tontoa dela, informazio manipulatua botatzen dutela, betiko pelikulak ikusten direla (batzuen kasuan oso gaizki doblatuak gainera), telebistan kultura jasotzeko langabezian edota insomniakoa izan behar dela...ni barne, etxean telebista bat nuelarik. Baina azken finean, ez dakit zergaitik, nahiz eta kritikatu, maiz, gure pantailaren aurrean geratzen gira. Usaiaz? Alferkerriz? Edo burumuina tontotzeko gogoz? Ez dakit nik ba! Etxean telebistarik ez baldin badaukat ere, aitortu beharra daukat oso telebistazale izan eta naizela, hauxe paradoxa, edo behintzat etengabe ikusten diren irudien kontsumitzaile bat. Gaurko belaunaldia sagu/teklatu eta telefono mugikor batekin sortzen bada, nire belaunaldia telebistarekin hazitu dela pentsatzen dut. Eta telebista gabe, nola ez, ordenagailura jo behar! (telebista begiratzeko diot, pantailarik gabe, bizitzan egiteko eta ikusteko gauza ugari badira!) Eta aitortu beharra dago internetek ekarri duen iraultzak telebistaren mundua erabat aldatu duela ere bai. Irratian bezala, podcast zerbitzua emendatuz, eskaintzaren aukera handituz nola ez, baina hori baino garrantsisuagoa, gaur existitzen diren bitartekoekin telebista ikustetik telebista egitera pasa gira, Globalrevolution.tv-ek erakusten duen bezala. Eta segurrenik ere beste adibide ugari izan behar dira.

Orduan bai, webtelebistaren munduan oraindik lana bada, ikusle kopurua mehea dago, segurrenik ere gauzak findu beharko dira, baina lehen pausoak eginak dira, eta ideiak hor daude. Agian, denborarekin, egun batez, ez ditugu gehiago pantailaren aurka kristonak botako.