Ainhoa Güemes eta Zaloa Basabe Blog
Ainhoa Güemes eta Zaloa Basabe Blog

Euskal Estatuaren eraikuntzan kultura-aniztasuna eta feminismoa

 

Udako Ikastaroak :: Filosofia, Soziologia

 

Feminismoa, kultura-aniztasuna eta estatuaren eraikuntza Euskal Herrian

 

  1. Hasiera-data: 2014(e)ko uztailaren 10a

  2. Amaiera-data: 2014(e)ko uztailaren 11a

  3. Tokia: Baiona - Baionako Unibertsitatea IUT

  4. Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/baionako-unibertsitatea-iut/

  5. Ordutegia: Osteguna-Ostirala. 9:00-12:00/14:00-17:00

 


Feminismoa eta kultura-aniztasuna bi diskurtso nagusi dira identitate-eraikuntzaren inguruko arloan, humanitate eta gizarte-zientzietan. Eremu intelektual eta akademiko kritiko garaikideetan kultura-aniztasuna eta feminismoa, bakoitzak bere kabuz, ikerketa-objektu autonomo emankorrak dira.

Aurkezpenetako eta eztabaidarako proposatzen dugun abiapuntua zera da: Kultura-aniztasuna eta feminismoa, hala bakoitza bere aldetik nola bien arteko uztartze-modu desberdinetan ulertuta, ez dira oso erraz murriztu daitezkeen eremu edota gaiak. Feminismoa ez da batere diskurtso bateratua. Kultura-aniztasuna ezin da emigrazioaren ‘arazoa’rekin lotu soilik, maiz egiten den bezala. Bestalde, bai feminismoa bai kultura-aniztasuna ohiko diferentzia eta dibertsitatearen aldeko diskurtso ezagunetatik harago hausnartu eta pentsatu behar dira, kritikoki.

Ikastaro honetan kultura-aniztasun(ar)en eta feminismo(ar)en arteko harremanak (biak ala biak dute defendatzen dibertsitatea eta diferentziaren diskurtsoa) eta elkartrukeak (ez beti oparoak) aztertuko dira ikastaroan. Kultura-aniztasun(ar)en eta feminismo(ar)en arteko dibergentzia eta konbergentzia hauek ikuspegi integral baten bidez ematen saiatuko gara. Testuinguru honetan, kultura-aniztasunak eta feminismoak jorratzen dituzten aipatu dibertsitatea eta diferentziaren diskurtsoak estatuaren inguruko teoria orokorrekin eta euskal estatugintzaren praktika zehatzekin lotuko dira.

Era berean, giza-teoria kritikoaren, azterketa post-kolonial / estrukturalistaren eta filosofia politikoaren arteko elkargunetatik abiatuz identitate kolektiboen eta subjetibitate politikoen eraikuntza-moduak ulertzeko modu berri(tzaile)ez arituko gara. 

 

Egunez eguneko ordutegia

 

Uztailak 10 – osteguna

9:00-9:15 Sarrera: Ikastaroaren aurkezpena

9:15-10:15

      Tere Maldonado: Feminismoa eta multikulturalismoa: Adostadunak eta desadostasunak

              Imanol Galfarsoro: Eztabaidak kultura-aniztasunaren inguruan: Borroka 

              politikoak, kontsumoko kulturak eta estatuaren kudeaketa

             

Atsedena

10:30-12:00

Iratxe Retolaza eta Amaia Alvarez Uria: Euskal imajinario kulturala: herritartasunak eta genero identitateak

             Jone Martinez: Euskal berrikuntza demokratikoak eta feminismoa: emakumeen      biografia politikoetatik begiratua

Bazkaria

14:00-15:15: 1. Mahai-ingurua: Kultura-aniztasunaz eta diferentziaren diskurtsoaz  Koordinatzailea: Andoni Olariaga. Gonbidatuak: Iker Iraola, Markos Nanclares, 11 kolore

15-30–17.00: 2.  Mahai-ingurua: Trans-feminismorantz: Herria eta Ideologia Koordinatzailea: Ainhoa Güemes. Gonbidatuak: Iratxe Fresneda, Idurre Eskizabel eta Zuriñe Rodriguez

 

Uztailak 11 – ostirala

9:00-10:30

Jule Goikoetxea: Diferentzia naziogintzatik estatugintzarako bidean

Zaloa Basabe: Feminismoa eta abertzaltasuna: konbergentziak eta dibergentziak

             Ainhoa Güemes: Euskal Antigonak: mitoa eta ideologia

10:45-12:00

              xara sacchi: Paisajes poscoloniales, prácticas artísticas y revolución…

              Laura Mintegi: Politikaren makrodiskurtsotik genero-hizkerara

              Joseba Gabilondo: Euskal literatura post-nazional baterako oharrak     

Bazkaria

15:00-16:30: 3. Mahai-ingurua: Feminismoa eta kultura-aniztasuna: Euskal Estatuaren        

zutabe? Koordinatzailea: Jule Goikoetxea. Gonbidatuak: Independestistak sarea, Bilgune Feminista, ELA eta LAB

16:30-17.00: Ondorioak

 

Matrikulaziorako argibideak

  1. Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  2. Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  3. Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).

    Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

     

     

     



 

Bilatu