Mikel Aramendi
Mikel Aramendi
Nazioarteko gaietako iruzkingilea

Eurasiatik Indo-Pazifikora

Agian, Moskun ere, beste norbaitek eskertuko zuen 1991ko kolpe-saioareneta haren ondorioen urteurrena oharkabean  igaro izana.

Beste behin ere, zuhaitzek ez ligukete oihana ikustatzea eragotzi behar. Besteak beste, oihanaren parte delako begia betetzen digun zuhaitz handi hori ere.

Egia da Afganistango zuhaitz eroria sekulakoa dela. Hobe luke, Kabul ez zela Saigon zioen ustetsuak, oker balego. Saigongoa baino askoz okerragoa baita Kabulgoa. Baina ez soilik askoz itsusiagoa izan delako eta izaten jarraituko duelako.

Saigongoa gertatu zenean, beste estrategia batean murgilduta zeuden Estatu Batuak jada urte batzuk lehenagotik. Bazutelako beste estrategia bat. Kissinger, isilka, ez ezik, Nixon, agerian, Pekinera joanak ziren ordurako. Orduan bigarren mailako papera baina garrantzizkoa eta geroztik oso lehen mailakoa edukiko zuen Z. Brzezinski jaunaren izen zailarekin lotu ohi da estrategia hura. Ematen du “Eurasiarra” deitzea nahiago zuela balizko autoreak ere, eta hala deitu ohi zaio gehienetan.

Bada estrategia horixe da orain pikutara joan dena. Eta ez soilik Afganistango gatazka, bere kimu eta adaxka guztiekin, izan delako haren lekukorik gardenena, Sobietar Batasunaren akaberak, Irailaren 11koak eta gainerakoek frogatzen duten bezala. Duela 50 urte potentzia ez zirenak ekuazioaren aldagai guztiak atzekoz aurrera ipintzen ari direlako. Hantxe bertan, gainera. Onurarik gabeko txarkeriarik ez dela izaten iritziko dio norbaitek Washingtonen, igarriz Kabulgo anabasak ederki estali duela “Wuhango laborategiaren hutsegitea” ikertzeko antzezpen esperpentikoa eta hari lotutako proiektu guztiaren amaiera. Agian, Moskun ere, beste norbaitek eskertuko zuen 1991ko kolpe-saioaren eta haren ondorioen urteurrena oharkabean igaro izana.

Kontua, oihana, da “Eurasiar Estrategiaren” oinordeko izan nahiko lukeen “Indo-Pazifikoko Estrategia” hori zertan datzan... ezer izatekotan, izenaz harago. Edo behintzat garai bateko Inperio Britainiarraren eta bere kolonia nagusiaren joint venture bat baino zerbait gehiago ba ote den… Datozen hamarkadetako mundu-giroa horren baitan egon daitekeelako.

Bilatu