Iñaki  Soto
Iñaki Soto
GARAko Zuzendaria / Director de GARA

GAUR 8ko artikulua eta liburu gomendioa

Aurreko astean Hegoafrikari buruz artikulua idatzi nuen GAUR 8n. Ia beti bezala, hangoaz ez ezik hemengoaz ere ari nintzen. Gure literatura militantean sarri, sarriegi niretzat, arrazagatiko segregazioa funtsik gabe aipatu egiten dela esaten nuen. Moratoria bat proposatzen nuen eta, aldi berean, berdintasunaren, justiziaren eta askatasunaren alde hango zuriek egindako lan militantea eta teorikoa hobe ezagutzeko deia egiten nuen.

Izan ere, gaur egun eta hemen bizi garen gehienok hein batean edo bestean pribilegiatuak garenez, han jaiotzez pribilegiatuak izanik berdintasunaren alde borrokatu zirenengandik irakaspenak atera ditzakegula uste dut. Honen harira Joe Slovo, Ruth First eta Ronnie Kasrils aipatzen nituen. Jakina, ez dira bakarrak, baina bai adierazgarrienak, agian.

Aste honetan bertan Gure Liburuak-eko lagunek beren aldizkarirako liburu bat iradokitzea eskatu didate. Bertako harpidea naizenez gainontzeko bazkideei gomendioa egitea nahi zuten. Logikoki, Ronnie Kasrils-en "Armado y peligroso" hautatu dut. Liburua aurkeztera etorri zenean egunkarian idatzi nuen hau topatu dut eta Koldo Mitxelenan egindako ekitaldia ere sarean dago. Kasrils liburuan agertzen den bezalakoxea da: jatorra, zintzoa, azkarra eta sutsua.

Hasieran aipatutako artikuluaren letrarekin edo espirituarekin bat datorrenak badu nondik hasi. Ez zaio damutuko, liburu bikaina delako.

Bilatu