Iñaki  Soto
Iñaki Soto
GARAko Zuzendaria / Director de GARA

Irizpideak eta irizpideak daude

Sorpresa handia hartu dugu gaur erredakzioan hau irakurri dugunean.

Irizpidedun irakurle izateko, lehenik eta behin, ondo informatua egon behar da, eta printzipioz, Salces jauna, oker zaude, oso. Aurtengoak ez dira izan Euskal Herria osoan aldi berean izandako lehenengo hauteskundeak. Horrela ikus dezakezu GARAk 2009ko ekainaren 8an argitaratu zuen alean.



Aurten bezala, duela bost urte, GARAk bere grafikoetan, bere testuetan eta Euskal Herri osoko herriz herriko emaitzak agertzen diren orrialdeetan, PNV eta PNB bereizi zituen; baita II-SP (Iniciativa Internacionalista) eta EHA (Euskal Herriaren Alde) ere.

Orduan eta orain, GARAk ez ditu bere kabuz PNV eta PNB bereizi. Horrela da errealitatea: EAJ-PNVren zerrendaburu Izaskun Bilbao da, eta EAJ-PNBrena Jean Tellechea. Ez al dira bi pertsona? Hori bai, EAJ-PNV-PNB (edo dena delakoa) alderdi bozkatuena izan zen pasa den igandean.

Esan bezala, irizpideak eta irizpideak daude. Adibidez, guk ez ditugu beste komunikabideei egindako zuzenketak edo kritikak argitaratzen, baldin eta hauek ez badiete aurretik argitaratzeari uko egin. Bestela, egunkarien Iritzi sailak ondoko egunkariaren aurkako sekzioak bihurtuko lirateke. Gezurretan oinarritutako edo kontrastatu gabeko artikuluak ez argitaratzen ere ahalegintzen gara.

Nolanahi ere, zure idazkiak erakusten duena ez da irizpide desberdintasuna, baizik eta gurekin obsesio puntu ez oso sano bat. Gaur bertan eta idazki hau egiteko propio zuzeulari gisa izena ematea argigarria da zentzu honetan.
 
Hau esanda, txalo zaparrada naiz.info, Info7 eta GARA bezalako hedabide serioei. Baita "Argia"ri eta "Berria"ri ere.

Bilatu