Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Zugarramurdiarra!

Zugarramurdi, sorginen herria.

Bertan Juana, Juan, Jose eta Martin aurkitu nituen herriaren berri emateko prest. Euren elkartera eraman ninduten eta bertan, elkartea euren eskuekin egin zutela azaldu zidaten. Zurez egindako elkartea, benetan polita!

Gauza asko kontatu zizkidaten Zugarramurdiri buruz, baina sorginen historiaz gauza gutxi. Normaltzat hartzen dute, horrekin sortuaz direnez ia ez diote garrantzirik ematen. Txikitan eskolako jolas-orduankobazuloetan jolasten zirela azaldu zidan Juanak.

Frantziako muga oso gertu dagoenez, gerra eta Frankismo garaia bereziki nabaritu ziren herrian eta soldaduak bertan izatea normaltzat hartzen zuten. Batzuk euren etxeetan soldaduak eta euren famila hartu behar izan zituzten.

Turismoaren garrantziari buruz ere hitz egin genuen eta kontrabandoari buruz ere bai!

Benetan interesgarria den herria eta jende jator-jatorra aurkitu nuen Zugarramurdin.

Mila esker Juana, Juan, Jose, Martin eta Zugarramurdiko Udala!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez