Dabid Lazkanoiturburu
Dabid Lazkanoiturburu
Nazioartean espezializatutako erredaktorea

Xi eta Putin, eta ez Putin eta Xi

Xi eta Putin, Putin eta Xi. Ukrainiako inbasioaren bezperan Pekingo Neguko Olinpiar Jokoetan bildu zirenetik arg«modako bikotea» dirudite munduak pairatzen duen hondamendi ekonomiko eta militarretik ez balitz.

Egun hauetan bigarrenez bildu dira aurrez aurre, Shanghaiko Elkarlanerako Erakundearen gailurraren inguruan. Eta badago bi herrialdeen arteko elkarlana sendotu egin dela ondorioztatu duenik.

Gehiegi dirudi, errusiarrak txinatarraerekiko izan duen amore-emaile jarrera kontutan hartuta.

Xik argi eta garbi utzi dio Putini  Shanghaiko erakundea Txinak berak sortu zuela bere garaian Errusiak Asia erdialdean zuen aitzindaritza ahultzeko eta Kremlinaren maisterrak argitasunak eman behar izan dizkio Ukrainiako gerraren noreazeari buruz. Modi Indiarrak ere eskatu dizkio, por zierto.

Mundua ekialderantz abiatzen ari dela argi eta garbi dago ere. Samarkandan egin den gailurrean indarberritu egin da blokehori. Baina bloke horren baitan aitzindaritza Txinak duela gero eta nabariagoa da.

Errusia bigarren lerroko gonbidatua da eta Txinaren eta AEBen arteko talka handiaren eskenatoki txikia baino ez da Ukrainiako gerra. Europearrok zer?

 

 

 

 

Bilatu