0 iruzkin

"Txikiegia naiz eskolara joateko-Soy muy pequeñ@ para ir al cole"

 

** Zure haurrak badu ordu luzez bere lotura afektibotik bereizi eta eskolara joateko behar den heldutasun emozionalik?

** Bere heldutasun-maila kontuan hartuz, une egokia da hau beretzat urrats hori egiteko, helburu hori inolako kalterik jasan gabe lortzeko?

** Lasai eta segurtasunez esaten dio agur amari (edo haren ordezkoari)?

** Edo, alderantziz, nahigabe handiz egiten du negar, berak hautatu ez duen banantze baten aurrean, "laguntxo" berri mordoarekin, leku berriarekin eta andereño berriarekin beldurtuta edo desorientatuta?p

 

Eskolaratzeko eskubidea

 

Horiek dira 0 eta 3 urte bitarteko haurren "eskolaratzeko eskubidea" definitzeko garaian egin beharko genituzkeen hausnarketa garrantzitsuetako batzuk. Noren eskubidea da? Gehienek, txupetea eta pixoihalak soinean dituztela, estres handia eragiten dien egoera arrotzari egin behar diote aurre; ondorioa negarraldi bortitzak, atsekabea eta desesperazioa —edo, okerrago, apatia eta etsimendua— izan ohi dira.

 

Baieztapen hori zalantzan jartzen badu inork, joan dadila egokitzapen- edo integrazio-aldi luzerik ez duen ikastetxe batera lehen ikasturtearen hasieran, haur txikien egoera emozionala zein den ikustera. Inork zalantzarik badu, galdetu diezaiela bere haurrei hurrengo egunean eskolara itzuli nahi duten. Galdetu diezaiela irakasleei nola bizi duten horrenbeste beso txiki edukitzea bere arreta eskatzen. Galdetu diezaiela haurrak utzi eta haien dei desesperatua ez entzuteko presaka irteten diren aita eta amei.

..::Jarritu irakurtzen::..

 


 

** ¿Está maduro o madura emocionalmente para separarse de su vínculo afectivo durante largas horas y escolarizarse? 

** ¿Es "su" momento madurativo para dar ese salto, con la satisfacción de lograrlo, sin que se dañe?

 ** ¿Se despide con tranquilidad y seguridad de la figura materna (o persona sustituta)?

 ** ¿O por el contrario, llora desconsoladamente, asustado o desconcertado ante una separación no elegida y frente a tantos nuevos "amiguitos" en un espacio también nuevo y con una nueva andereño? 


Estas son algunas de las prioritarias reflexiones que deberíamos hacernos cuando se define el término de "derecho a la escolarización" en bebés, niños y niñas de 0 a 3 años. ¿Derecho de quien? La mayoría, con chupetes y pañales, se enfrentan a una situación extraña, de intenso stress, traducido en explosiones de llanto, desconsuelo y desesperación, cuando no apatía y resignación.

Quien dude de esta afirmación, que se tome la molestia de acudir al inicio de la escolarización a observar cual es el estado emocional de los peques en los centros escolares donde no existe periodo de adaptación-integración prolongado. Quien lo dude, que pregunte a sus niños si quieren volver al día siguiente. Que pregunte al profesorado como vive las demandas de tantos brazos reclamando su atención. Que pregunten a los padres y madres que les dejan y salen deprisa para no oir su llamada desesperada.

 

..::Sigue leyendo::..

/
azken post-ak
azken iruzkinak