Udate gara

Argazki lehiaketako lehen irabazleak

Udateko lehiaketara iritsi zaizkigun asteko argazkien bilduma txikia da honakoa. Harrituta gelditu gara jasotako argazki kantitateaz eta kalitatearekin. Aste osoan zehar jaso ditugunen artean batzuk hautatu ditugu, lehenengo biak zuek gehien «atsegin» dituzuenak dira. Artista hauek NAIZ-en kamiseta jasoko dute. Animatu eta parte hartu!

 

Kostan Delgado Castillok Donostiako badiari atera dio argazkia. Panoramika ikaragarria atera du, eta horregatik, Facebook-eko jarraitzaileek bere alde bozkatu dute.

 

Iruñeko sanferminak ditugu honakoan. Argazkilaria Garazi Loiarte Villar da, eta Nafarroan aldaketa ote datorren galdetzen du argazki honekin. Honek ere «atsegin» duten lagun ugari lortu ditu, eta kamiseta bat beretzat.

 

Ianire Morales Sanchez da Bilboko itzalez betetako argazki honen egilea.

 

Arantzazu Beitiaren argazkia da honakoa, «Ixiltasunak dakarrena» izenekoa.

 

Leire Mendizabal Allikak atera du «Mundakako portua» izeneko hau.

 

«Etxeko txikiena» Leire Larretak atera du.

 

Irudi hau Ander Garciak atera du Donostiako Zurriola hondartzan.

 

«Leku onenean, momentu egokian» Zara Ochoak atera du.