Udate gara

Aste honetako irabazleak

Udate lehiaketara aste honetan iritsi zaizkigun argazkien bilduma txikia argitaratzeko unea iritsi da. Artista hauek NAIZen kamiseta jasoko dute eta denboraldi bukaeran egingo dugun zozketan ere parte hartu ahal izango dute. Animatu parte hartzera eta ez ahaztu zuen argazki gogokoenen alde bozkatzera!

 

Aldaketa

Aurreko asteetan bezala, Iruñeko sanferminetako argazki hau da sare sozialean boto gehien pilatu dituena. Zorionak! Garazi Loiarte Villar da egilea.

 

Bihotzgabeak? Bai zera!

Gasteizko jaietan buru handiak atera ziren azken egunean eta botxintxak sutan zutela xamurtasunari lekutxo bat egin zioten gure buru handi beldurgarriek. Jon Molina Luengo da egilea.

 

Beriain

Mendi puntan egon behar halako gauza zoragarriak ikusteko. Idoia Moreno da egilea.

 

Vignemale

Pirinioetan gaude eta Vignemale-ko paisaia zoragarria ikus dezakezue. Koldo Sagarzazu de Olano da egilea.

 

Agur eta ohore Olaia

Santa Klara uhartean. Nago Martinez da egilea.