Udate gara

Azken unera arte parte hartzen

Lehiaketa itxi arte hartu duzue parte zuen argazkien bidalketarekin. Azken unean iritsi zitzaizkigun argazki hauek. Mila esker parte hartzeagatik!

 

Ekaitzaren ostean barea?

Bat batean zerua itxi baina kontran eguzkia, atera nahian. Guk bada ez bada ez dugu toalla gordeko. Tailandia; Ko Tao uharteko Tanote Beach Hondartzan. 

 

Atenasko akropolia

Oporretan bai, baina Atenasko Akropolitik beti euskal presorekin!!!

 

Dos pobes una lliuta

Bi herri borroka bat. Pica d´estats Katalunian.