Hemen artxibatutako artikuluak: 2012-08

0 iruzkin

Munduko Surf Txapelketa

Hamabi urte nituen Zarautzen munduko lehen txapelketa egin zutenean. Lehen urte haietako irudiak ditut gogoan. Hondartza jendez gainezka, munduko surflari ezagunenak gure herriko kaleetan, eta gauetan izaten zen festa. Munduko txapelketa zen.

Egun Zarautzen egiten den txapelketak ez du 1988. urtean egiten hasi ziren txapelketa hark zuen adinako arrakastarik, ezta gutxiago ere. Arrazoiak mila izan daitezke, baina bada bat, nagusia: bihartik aurrera Zarautzen egingo dutena, mundu mailako...

0 iruzkin

Zakil ñimiñoak

Surf eskola batean egiten dut lan, eta aldageletan hainbeste jenderekin ibiltzeak baditu bere kontuak. Azkenaldian zenbait aldaketa gertatzen ari direla ohartu naiz, batez ere ohiturei dagokienez, eta zuekin partekatu nahi ditut, aukerarik izatekotan, diodana egia dela ziurta dezazuen.

Nire arreta bereganatu duen lehen datua zera da, lehen, arropa aldatzeko lotsatzen zirenak edo intimitate apur bat eskatzen zutenak neskak zirela; egun, berriz, txori txikia erakusteko asmorik ez dutenak, kasu...