1 iruzkin

Sasi guztien gainetik

Ibaiak, muga naturalak direla aipatzen genuen aurreko artikulu batean. Horregatik, bidaian aurrera egin dugula, gutxinaka, ibaiak -muga geografikoak-, muga psikologikoak eta muga fisikoak zeharkatzen jarraitu dugu. Loiratik, Garonne ibaira eta hortik, Landa guztiak zeharkatu ostean, gure muga naturalera iritsi gara; Adour ibaira, hain zuzen.

Landetan, Loiran bezala, bizikletentzako bidegorriak ugari daude. Kilometroak eta kilometroak moto, quad edo kotxerik gabekoak. Baina, arazoa nagusia bertan, lo egiteko kanpinak topatzea izan da. Milaka turista. Milaka surf zale, nagusi, gazte eta ume.  Horregatik, errezena, kanpai denda edozein hondartzan jartzea da.

Esan bezala, muga geografikoak zeharkatu ditugu baina muga psikologikoak ere bai. 1000 kilometoetara iritsi gera beraz, 800 besterik ez dira falta. Eta 1000 kilometroetara iristea, asko da. Pozteko modukoa. Bizikletak, gauzetan, bizitzan, pentsatzeko aukera ematen dizu, gauzak analizatu eta argiago ikusteko abagunea. Bizikletan, gainera, bizipen berriak izan ditugu.  Luciok, Parisen, "crecemos a tompicones, a saltos" esan zigun. Eta bizikleta, leku ona da pentstau eta hazteko. 

Baina, kilometo hauetan ere, gue muga fisikoak gainditu ditugu. Baina batzutan, gure muga fisikoak gainditzeak ondorioak ditu. Horregatik, Ainarak, aldi baterako bada ere, bidaia utzi behar izan du. Ziatika eta bizkarreko mina ez dira bizikletan joateko batere egokiak. 

Aupa Ainara!!

Hurrengo egunetan, grabatutako material guztiaren berri ematen joango gara. 

/