Yasmine Khris Maansri
Yasmine Khris Maansri
Itzultzailea

Gaur ez zaudete

I-ri: kolegioan ezagutu eta harreman intimoa sortu genuen; une latzetan elkarren sostengu izan ginen beti. Herrialdez aldatu nintzenean etorri zinen. Gaur, ez zaude.

L-ri: Erasmusen egin genuen lehen kontaktua; munduko lagun onenak bihurtu eta dena elkarrekin eraikiko genuela hitzeman genuen. Etxera itzuli, eta apurka kontaktua galdu genuen. Gaur, ez zaude.

U-ri: teilatu beraren azpian bizi izan gara. Denek elkarrekin ikusten gintuzten etengabe, eta esan gabeko gauza asko aurreikusi genituen, baina komunikazio faltak banandu gintuen. Gaur, ez zaude.

S-ri: kulturak elkartu gintuen, eta gure izateko modua sinplea zen. Elkarrekin bidaiatu dugu, gure barreak eta negarrak elkarrengana hurbildu gintuzten. Gaur, ez zaude.

Ez zaudete nire bizitzan, esan nahi dut. Ez zarete hil, ezta hurrik eman ere: kalean ikusten zaituztet, sare sozialetan. Zuen begiradarekin topo egiten dut, baina ezerk ez gaitu elkartzen. Edo bai, baina jada ez gara lagunak hori esateko. Lagunarteko hausturek amodiozko hausturek baino min handiagoa egiten didate: traumak izaten jarraitzen dute. Nire maitasun harremanak, haiek, eztabaida, terapia saio, hausnarketa eta berrikuntza anitzen fruitu izan dira. Lagun bati agur esaten ikasi nahi dut, berriz errepika ez dadin.

Bilatu