Arrakasta handiz amaitu da 18. Korrika. Baionak harrera zoragarria egin zion euskararen aldeko lasterketari. Euskaldun berriei omenaldia egin die AEK-k aurtengoan, eta mezua Amets Arzallus bertsolariak osatu zuen, euskara ama hizkuntzatzat hartzeak duen garrantziaren gaineko hausnarketa eginez: «Herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen». Hori izan da 2.587 kilometrotan zehar milaka eskuk hartu duten lekukoak barruan zeraman sekretua.
![AEK-ko kideak eta Amets Arzalluz oholtza nagusian. (Gaizka IROZ) AEK-ko kideak eta Amets Arzalluz oholtza nagusian. (Gaizka IROZ)](/media/asset_publics/resources/000/022/545/dossier_outstanding/korrika-baiona.jpg)
Ramon SOLA|BAIONA|2013/03/25 Eguneratua: