
Bilbok hartuko du hilaren 28 eta 29an ospatuko den munduko eskualdeetako interneteko domeinuen inguruko nazioarteko biltzarra. Aipatu batzarraren helburua da «etorkizuneko Internet konfiguratzeko lan egitea eta lekuetarako eta komunitateetarako nortasun digitalak sortzea», .EUS domeinuaren sustatzaileek prentsa ohar baten bidez adierazi dutenez.
PuntuEUS Fundazioa, .EUS domeinuarekin, izango da biltzarraren anfitrioia, eta bertan izango dira Interneteko domeinu geografiko eta komunitario nagusien ordezkariak, besteak beste: .paris, .nyc, .wien, .barcelona, .bzh, .amsterdam, .swiss, .melbourne, .ruhr, .brussels, .berlin, .koeln, .africa, .capetown, .joburg, .durban...
Aurrerapen bezala, bihar, asteazkenez, Sebastien Ducos geoTLD sareko presidentea eta Josu Waliño PuntuEUS Fundazioko zuzendari nagusia Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin elkartuko dira.
Ducosek, besteak beste, tokiko domeinuen sustapen eta defentsan egiten du lan. Ezaguna da Interneten industriaren eremuan; egun, esaterako, Neustarren munduko hainbat domeinu kudeatzen ditu, tartean markak, izen orokorrak eta .NYC bezalako domeinu geografikoak.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Sospechan que el videoportero de Amazon, presente en Euskal Herria, pasa datos al ICE
