
Gaizka Salazarren proiektu pertsonal gisa hasi zen EraBatera duela hiru urte. Kantuak jotzeko lagunei hots egin, eta Jurgi Ekiza, Beñat Serna eta Mikel Caballero batu zitzaizkion 'Antipodetan' lehen diskorako; proiektu esanguratsuetan aritzen diren musikariak dira, denak ere. 2018tik hona laukotea seikote bilakatu da, Josu Aginaga eta Miguel Moyanorekin, eta martxo hasiera honetan aurkeztu digu taldeak bigarren alea: 'Izpi galdua'. Lan honekin, EraBatera egitasmoak sendotasuna hartu du.
Askorentzat iluna den garaian heldu da 'Izpi galdua'. Gaizka Salazarrek dioenez, tonu positiboa du diskoak, gitarra melodia argitsuz, apaldu ez diren erritmoz eta ahots adierazkorraz osatuta. Horrela, falta dugun hori eman nahi izan digu akaso taldeak.
EraBateraren diskoko abesti bakoitza da argi-izpi bat, leiho itxi baten zirrikituetan barrena guganaino heltzen dena. Zerbait galtzeko eta aurkitzeko zorian daudenen kantuak dira, ihesi doan horren atzetik doazenak. Apiriletik aurrera aurkeztuko du taldeak diskoa, bira batean. Ea izpiren bat edo beste harrapatzerik dugun haiekin.

Psicólogos denuncian que Osakidetza contrata profesionales sin la especialidad exigida por ley

San Mames birritan betetzen duen lehen artista bilakatu da Zetak, ‘Mitoaroa’-ri esker

El Mediterráneo y el Atlántico arrastran una ola de calor marina a las puertas del verano

La Polla Records: Reeditando mensajes necesarios de una banda imprescindible
