Otsailaren 26tik 28ra Hernaniko kiroldegian izan zen NAIZ kontzertuen hirugarren zikloa. Hiru egunetan lau kontzertuz gozatzeko aukera izan zen bertan eta haietako hirugarrena Des-Kontrol talde arrasatearrak eman zuen. Ez dira aukera asko izaten Des-Kontrol zuzenean ikusteko eta NAIZ kontzertuen baitan izan genuen aukera. Gaur 22:00etatik aurrera webgune honetan bertan berriz ere ikusteko modua izango da.
Energia hustuketa handia izan zen Des-Kontrol taldeak Hernaniko kiroldegian egin zuena eta berriz ere ikusteko aukera eman du NAIZek, oraingoan irekian. Orduan bertatik bertara jarraitu zuten batzuk eta pay per view bidez, ordainduta, ikusteko aukera izan zuten besteek. Oraingoan 24 orduz irekian ikusteko aukera luzatzen du NAIZek.
Datozen egunetan Brigade Loco eta Skakeitan taldeen kontzertuak ikusteko aukera izango, ekainaren 16an eta 17an, 22:00etan.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra

