NAIZ

Richard Branson britaniarra espaziora heldu da bere erreakzio-hegazkinean

Richar Branson britaniarra espaziora heldu da igande honetan bere erreakzio-hegazkinean, "VSS Unity" izenekoa. 80 kilometroko altuera lortu du Mexiko Berrian dagoen Amerika basera itzuli baino lehen. Bere nahia da bidai turistikoak antolatzea espaziora joateko.

Branson eta beraien gonbidatuak VSS Unity erreaktorean. (AFP)
Branson eta beraien gonbidatuak VSS Unity erreaktorean. (AFP)

Richard Branson britaniarra espaziora heldu da igande honetan "VSS Unity" izena duen erreakzio-hegazkinean. Bere nahia da bidai turistikoak antolatzea espaziora joateko.

«Espaziora joateko ametsa errealitatea bilakatu nahi dut», adierazi du Bransonek bidaia hasi baino lehen sare sozialetan argitaratu duen mezu batean.

Erreaktorea Mexiko Berrian dagoen Amerika basetik atera da, beste hegazkin bati lotuta. 15 kilometroko altuerara iristerakoan hegazkin horretatik askatu da eta bere bidaia jarraitu du, 80 kilometroko altuera lortu arte.

Ondoren itzuli da basera, eta bertan jaso du bere gertukoen ongietorria.
«Xarmagarria izan da», adierazi du Bransonek, eta txikitatik lurra espaziotik ikusteko aukerarekin amets egin duela azaldu du.

«Hemen gaude edonor espaziora joateko aukera izan dezan», azpimarratu du Bransonek.

Dena den, badirudi ez dela zerbitzu hori eskainiko duen bakarra izango. Izan ere, uztailaren 20an Amazoneko burua den Jeff Bezosek espaziora joateko bidaia egingo du.

Honek 100 kilometroko altuera lortu nahi du, Richard Bransonek ezarritako muga gaindituz. Badirudi aberats okituen arteko lehia berria espazioan izango dela, espaziora joateko bidai turistikoen lehia.