
Denbora luze baterako agurtu da 'Emen Gonak' saioa. Agurra ez da betiko baina, etorkizunean itzultzeko asmoz agurtu dugu bigarren denboraldi hau. Agur berezia izan da, Ilargi Agirre baterijolea elkarrizketatu dugu. Ibilbide oparoa egin duen emakume musikari euskalduna izateaz gain, 'Birkit' taldeko kidea eta laguna.
Musika-genero asko landu ditu Agirrek zortzi urteko ibilbide oparoan: Perlak, Screaming George and the Hustlers, Belarmiñak, Joseba B. Lenoir, Mice, Estankona, Hatxe eta Birkit taldeetan aritua, haien abesti bana entzun eta elkarrekin birpasatu dugu bizitutako dinamika eta esperientziak.
Bertako eta nazio arteko emakume musikarien ekarpena zabaltzeko asmoz sortu zen 'Emen Gonak', eta eskerrik beroenak ematen dizuegu haiek jarraitu izanagatik. Laster arte!

Agradecimiento desde el hospital de Gaza a una Iruñea volcada contra el genocidio

«Aquí me voy a tatuar unos huevos con txistorra»

Los sanfermines han terminado: cientos de afectados en el último encierro, el de la villavesa

Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu dute Donostiako Piratek, Pentsiodunen Mugimendua ardatz
