NAIZ

TikTok-ek egunean 40 minutuko muga ezarri du Txinan 14 urtetik beherakoentzat

ByteDancek molde berri bat sartu du Txinan TikTok-en 14 urtetik beherako erabiltzaileentzat, eduki hezitzailea erakusteaz gain, egunean bideo laburren plataformak erabil dezakeen denbora mugatzen duena: 40 minutu gehienez.

TikTok plataforma.
TikTok plataforma.

ByteDancek Txinan martxan jarri duen Gazte-moduarekin, TikTok plataformaren ardura duen konpainiak 14 urtetik beherako erabiltzaileek egunero erabili ahal izateko denbora-muga bat ezarri du.

Muga horri esker, egunean 40 minutu baino ez dute erabiltzen sare soziala. Baina gaueko ordutegian ere murrizten du erabilera, gaueko 22.00etatik goizeko 6.00etara, ohar batean azaldu duenez.

Muga horrez gain, gazte modalitateak zientzia eta historiako hezkuntza-edukiak ditu eta horiekin haurrek gauza berriak ikastea espero du konpainiak.

Plataformak adierazi duenez, neurri hau benetako izena duten 14 urtetik beherako erabiltzaileei zuzenduta dago. Izena erregistratu ez dutenen kasuan, gurasoei eskatzen die euren profila osatzeko eta gazteen modua aktibatzeko.

Bestalde, Tencent Holdings txinatar enpresak uztailean iragarri zuenez, Honour of Kings 12 urtetik beherako jokalariei egunean ordubetera mugatuko die. Gainera, haurrak gaueko bederatzietatik aurrera ezin izango dira zerbitzura konektatu.

Horrez gain, Tencent enpresak murrizketa zorrotzagoak iragarri zituen, jokoarentzat deskargatzeko moduko edukia erosten gasta dezaketen diruari buruz.

Txinako Gobernuak bideo-jokoen mendekotasunari aurre egiteko adin txikiko herritarrek pantailen aurrean igarotzen duten denbora mugatzeko hartutako erabakiarekin bat egin dute neurri horiek.