
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
3 tomate, 300 g izokin, 4 pipermin ozpinetan, koilarakada bat sesamo hazi. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, koilarakada bat ezti, gatza.
Zailtasuna 2
1. Tomateak garbitu eta zerrendatan moztu.
2. Izokina xerra finetan moztu eta gatza bota. Plantxa batean olio pixka batekin erre.
3. Zartagin batean haziak gorritu, su oso eztitan.
4. Piperminak zerratan moztu.
5. Saltsaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi.
Plateretan tomatea, izokina, haziak eta pipemina jarri eta gainetik saltsa bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
3 tomate, baratxuri ale bat, 300 g izokin, 200 g mozzarella gazta, aguakate bat. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, tipulina laurdena, 2 pipermin fresko, 3 pipermin ozpinetan, gatza.
Zailtasuna 2
1. Tomateak garbitu eta zerrendatan moztu.
2. Izokina dadotan moztu. Zartagin batean txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi. Izokina gehitu eta erregosi.
3. Gazta zerrendatan moztu.
4. Saltsaren barazkiak txikitu eta saltsaren beste osagaiekin irabiatu.
5. Aguakatea zuritu eta dadotan moztu.
Plateretan tomatea, izokina, aguakatea eta gazta jarri eta gainetik saltsa bota.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

Sospechan que el videoportero de Amazon, presente en Euskal Herria, pasa datos al ICE
