Amagoia Bilbao

Labean erretako itsas-zapoa sagarrekin

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat itsas-zapo buztan, 2 patata, tipula bat, 350 g sagar, azenario bat, baso bat sagardo, olioa, gatza.

Zailtasuna                           2              

1. Zerrendatan moztutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin 6 minutuz erregosi.
2. Sagarrak zuritu eta zerrenda finetan moztu.
3. Azpil batean barazkiak eta sagarrak jarri eta gainean gatzatutako itsas-zapoa. Sagardoa bota.
4. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 10 minutuz. Buelta eman eta beste 10-15 minutuz erre.
5. Patatak zuritu eta luzeran lau zatitan  moztu. Ura eta gatzarekin 15 minutuz egosi eta xukatu.
6. Arraina atera eta barazkiak irabiagailuarekin nahasi.  
Plateretan arraina jarri, saltsarekin estali eta patatekin lagundu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat itsas-zapo buztan, tipulina erdia, 100 g kuiatxo, 350 g sagar, 150 ml sagar zuku, koilarakada bat ezti, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Dadotan moztutako kuiatxoa eta sagarrak gehitu eta erregosi.
3. Azpil batean barazkiak eta itsas-zapoa jarri. Zukua eta eztia nahastu eta gainetik bota.
4. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 10 minutuz. Buelta eman eta beste 10-15 minutuz erre.
Plateretan barazkiak jarri eta gainean arraina.