
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 oilasko bularki oso, 250 g gazta krema, 8 xerra urdaiazpiko ondu, perrexila, olioa, gatza, ardo zuria.
Zailtasuna 2
1. Urdaiazpikoa eta perrexila txikitu eta gaztarekin nahastu.
2. Bularkiak zabaldu eta gainean aurreko nahasketa jarri. Gatza bota, bildu eta soka batekin lotu.
3. Azpil bat olioz igurtzi eta bularkiak jarri. Gainetik ardo zuri pixka bat bota.
4. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 35-40 minutuz edo. Soka kendu eta xerratan moztu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 oilasko bularki oso, 250 g gazta krema, 200 g ziazerba, 100 ml garagardo, olioa, intxaur muskatua, piperbeltz beltza, gatza.
Zailtasuna 2
1. Ziazerbak 3 minutuz egosi. Freskatu, ondo xukatu eta txikitu.
2. Gazta eta ziazerbak nahastu. Behar adina gatz, intxaur muskatu eta piperbeltz beltz bota.
3. Bularkiak zabaldu eta gainean aurreko nahasketa jarri. Gatza bota, bildu eta soka batekin lotu.
4. Azpil bat olioz igurtzi, bularkiak jarri eta garagardoa bota.
5. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 35-40 minutuz edo. Soka kendu eta xerratan moztu.
Bi errezetak purearekin lagundu:
1. 300 g kuia eta patata bat egosi eta xukatu.
2. 125 ml esne gehitu eta irabiagailuarekin nahasi. Gatza bota.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Sospechan que el videoportero de Amazon, presente en Euskal Herria, pasa datos al ICE

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias
