Izenaduba Basoa, Olentzero eta Maria Domingiren etxea
Euskal mitologiari buruzko lehen interpretazio zentroa da Izenaduba basoa. Bertan, Bizkaiko baserririk zaharrenean, izi dira Olentzero eta Maria Domingi. Eta horexegatik izaten ditu bisitarik gehien Eguberrietan; batez ere, haurren bisitak.

Izenaduba Basoa, Olentzeroren Etxea, zabalik da berriro irailaz geroztik osasun larrialdiaren ondorioz urte eta erdiz itxita egon ondoren. Urteko edozein garaitan bisita daitekeen arren, zalantzarik gabe, Gabonetan izaten ditu bisitarik gehien, haurrek Olentzero, Mari Domingi eta haien lagunak bisitatu nahi izaten dituztelako bereziki egun horietan.
Dena dela, urteko edozein garaitan bizi izango du esperientzia magikoa Bizkaiko baserririk zaharrenera hurbiltzen denak. 6.000 m2-ko parke zoragarrian kokatuta, Landetxo Goikoa –hori da bere izena– XVI. mende hasieran eraiki zen eta balio arkitektoniko interesgarria du.
Alabaina, kultur ondareaz gozatu ez ezik, euskal gabonetako pertsonaiarik kuttunenen eta beste irudi mitologikoen historia ezagutzeko parada izango du bisitariak, beti ere ingurune natural eta atseginean. Era berean, gure arbasoen bizimodua ezagutuko du, baserriko bizitzako xehetasunak entzungo dituelako: landa eta abere-lanak, usadioak, sineskerak, sutondoan kontatzen ziren kondairak...
Egia esan, Izenaduba basoko bisitak gidatuak baino, antzeztuak dira, pertsonaia mitologiko gogoangarrien eskutik, gainera: laminak, Galtzagorri, Mari Domingi, Anbotoko Mari... gidari lanetan arituko dira.
Bisitak irauten duen bitartean, gainera, zenbait jardueratan parte hartzeko aukera izango dute bai haurrek, bai helduek. Besteak beste, “Sorginen baratza” jardueran, sendabelarren ingurukoa. Landareen ezaugarriak ezagutzeaz gain, haiekin esperimentatzeko parada izango dute.
Napo astoa ere bertan izango da. Olentzeroren lagunik leialena da. Ikazkin maitagarriaren laguntzaile prestua da, Euskal Herriko umeen opariak gaur bakar batean banatzen laguntzen diona. Umeena eta baita helduena ere, noski.
3D simulagailuari esker, euskal unibertso mitologikoan murgilduko dira eta, parkeko hainbat jolasen bidez, haurrak Mariren koban sartzeko parada izango dute, akaso Tartalo ziklopearekin egingo dute topo bapatean eta Basajauna irudikatuko duen Haritz Sakratua miretsiko. Zuhaitza “sakratua” da. Elezahar baten arabera, Euskal Herriko hainbat basotan, haritz zaharrenak aipatu jainko iletsu eta indartsua irudikatu ei du.
30 minutuz luzatuko da bisita. Etenik gabeko ordutegiarekin asteburuetan (9:00- 20:00) eta astegunetan (16:00-19:30), Izenaduba basoak kolorez betetako proposamen ludikoa eskaini nahi du gaboak ilusioz beterikoak izan daitezen.
Gainera, ingurune, argiteria eta pertsonaia berriekin zabaldu ditu ateak. Bizitzen ari garen eta gugan eragina duen emergentzia klimatikoaren inguruko proposamen didaktiko bat ere eskaintzen dute. Beraz, familiartean bisitatzeko leku aproposa da.

Un dron militar controlado por IA desoye órdenes humanas y «mata» a su operador

Una noche de grandes éxitos en familia

«La salud de la población es mejor cuando hay una Atención Primaria fuerte»

Jose Eladio Santacara, amaierarik gabeko errepidean

Calculan los límites seguros de la Tierra... y certifican que ya se han traspasado algunos

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
