
Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 200 g dilista irin, 100 ml esne, 60 g gurin, arrautza bat, gatza. Betegarria: 200 g kuiatxo, 150 g alberjinia, 100 g tipula, 2 baratxuri ale, piper berde bat, 200 g piper gorri, 200 g tomate heldu, 8 galeper arrautza, olioa, gatza, ezkaia.
Zailtasuna 3
Orea:
1. Esnea epeldu eta gurina urtu.
2. Irina eta arrautza nahasi. Gurina eta esnea gehitu eta ondo eragin. Gatz pixka bat bota.
3. Krepeak egiteko zartagin bat gurinez igurtzi. Bero dagoenean, bi koilarakada ore bota.
4. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu. Beste zazpi krepe egin.
5. Krepeak banakako flan moldeen gainean jarri. Labe beroan sartu, 130ºC-an, kontuz erre ez daitezen.
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Kuiatxoa zuritu eta txikitu. Tipula eginda dagoenean, txikitutako piperrak eta kuiatxoa gehitu eta erregosi, su eztitan.
3. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi. Behar adina gatz eta ezkai bota.
4. Eltze batean ura, gatza eta ozpin pixka bat jarri.
5. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta minutu erdiz egiten utzi.
Mementuan krepeak bete eta gainean arrautza bina jarri.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

El ‘Reloj del Juicio Final’ marca 85 segundos, más cerca que nunca del fin del mundo

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria
