American Chemical Societyk argitaratzen duen ‘Energy & Fuels’ aldizkari ospetsuak ‘Pioneer in Energy Research’ (PIER) 2021 izendatu du EHUko Javier Bilbao Elorriaga katedraduna, bioenergiaren, bioerregaien eta biofindegiaren arloan, biomasaren eta hondakinen konbertsioan egin duen ekarpen nabarmenagatik.
Muga zientifikoetan aurrerapenak lortzeaz gain, PIERek originaltasunez pentsatzen dute, lankideekin eraginkortasunez lan egiten dute eta ikertzaile gazteen aholkulari aktiboak dira. Ikertzaile eraginkorrenak ez ezik, eremu horretan jarraitu beharreko ereduak ere badira.
«Ia 50 urtez lan egin dut prozesu katalitikoen arloan, eta prozesu katalitikoek energiarekin, ingurumenarekin eta ekoizpen iraunkorrarekin lotutako erronkei irtenbidea emateko duten gaitasuna egiaztatu ahal izan dut», dio Javier Bilbao Elorriagak.
Halaber, zuzentzen duen taldearen helburuei dagokienez, nabarmendu du «unibertsitatean errotutako ikerketak duen garrantzia, lehen helburua ikertzaileen prestakuntza baita. Era berean, nazioarteko konexioaren eta lankidetzaren garrantzia ikerketaren irismena eta kalitatea hobetzeko».

EHUko katedradunaren hitzetan, «originaltasuna, irmotasuna, lankidetza eta koherentzia nabarmenduko nituzke, ikertzaile gazte batek emaitza on eta iraunkorrak lortzeko jarreren artean. Baina ikerketan originaltasuna egoera bera ondo ezagutzearen ondorioa da, ezagutzaren mugan erronkak identifikatzeko beharrezkoa baita hori».
Javier Bilbao Elorriaga EHUko Ingeniaritza Kimikoko katedraduna eta Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balorizazioa taldeko koordinatzailea da. Erregaiak, produktu kimikoak eta H2 sortzeko biomasaren eta hondakinen konbertsio katalitikoari buruzko lanak eragin handia izan du nazioartean. 75 bat proiekturen buru izan da eta 150 proiektutan baino gehiagotan parte hartu du, Estatuko eta Europako erakundeek eta enpresek finantzatuta. Jarduera horiek guztiek 500 bat ikerketa-artikulu, 8 patente eta ikuskatutako 40 doktoretza-ikasle sortu dituzte.

Estatu espainiarreko Kimikako Errege Elkartearen Ingeniaritza Kimikoko Sari Nazionala (2006) eta Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkarte Nazionalaren I+G+Bko bikaintasunaren saria (2019) jaso ditu. Bere ibilbide profesional luzean, ekarpen aitzindariak egin ditu prozesu termokimiko eta katalitiko berriak garatzeko, biofindegiko eta hondakinen findegiko plataformen barruan. Haren ekarpenak modelatze zinetikoaren eta katalizatzaile eta erreaktore berrien diseinuaren eremuetara zabaltzen dira.

Musika
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osasuna
Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osasuna
Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Zientzia eta Teknologia
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Mundua