
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kardu bat, 2 baratxuri ale, tipulina laurdena, koilarakada bat irin, 400 ml salda, 300 g txirla, olioa, gatza, zurrusta bat ardo zuria, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Karduaren hostoak banan-banan bereizi. Ondo zuritu, 4 cm-ko pusketan moztu.
2. Presiozko eltze batean sartu eta 5 minutuz egosten utzi. Xukatu.
3. Txikitutako tipulina eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Irina gehitu eta eragin. Salda eta ardo zuria apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
5. Karduak eta txirlak sartu eta egosi, txirlak ireki arte. Txikitutako perrexila bota eta behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kardu bat, 200 g kuiatxo, 50 g tipula, azenario bat, 300 g txirla, 400 ml salda, irina. arrautza, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Karduak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi. Zatitutako kuiatxoa eta azenarioa eta salda gehitu eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.
3. Karduak irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.
4. Zartagin batean olio ugari berotu eta karduak frijitu. Paper baten gainera atera.
5. Kreman karduak eta txirlak sartu eta egosi, txirlak ireki arte. Behar adina gatz bota.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

El ‘Reloj del Juicio Final’ marca 85 segundos, más cerca que nunca del fin del mundo

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria
