
LEHENENGO ER
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g txipiroi handi. Saltsa: 2 baratxuri ale, 300 g txirla, ardo zuria, olioa, perrexila, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txipiroiei buruak atera. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu.
2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu. Hegoak garbitu.
3. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Izozkailuan sartu, erdi izoztuta egon arte.
4. Txipiroiak tira finetan moztu. Zartagin handi batean olio pixka batekin arin erregosi. Gainetik saltsa bota.
Saltsa:
1. Txirlak ondo garbitu eta xukatu.
2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Baratxuria igotzen hasten denean, txirlak eta zurrusta bat ardo gehitu eta egosi, txirlak ireki arte. Txikitutako perrexila bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g txipiroi handi, 2 baratxuri ale, perrexila, 300 g txirla, olioa.
Zailtasuna 2
1. Txipiroiak aurreko errezetan esan dugun bezala garbitu eta prestatu.
2. Baratxuriak, perrexila eta olio pixka bat irabiagailuarekin nahasi. Txipiroiei gehitu, nahastu eta 2 orduz beratzen utzi.
3. Txirlak plantxan erre, ireki arte.
4. Zartagin handi batean tailarinak olio pixka batekin arin erregosi. Gainean txirlak jarri.

Calculan los límites seguros de la Tierra... y certifican que ya se han traspasado algunos

La IA podría adueñarse de actividades esenciales y poner en riesgo a la Humanidad

Emakume panderojoleei omenaldia egin die Kepa Junkerak ‘Erromeriak’ diskoan

Hogei minututan agortu dira Manu Chaoren Arrasateko kontzerturako sarrerak
«Zientziaren eskuetan jarri naiz eta oso gogorra izan da prozesu hori guztia»

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
