Amagoia Bilbao

Alberjinia pastela

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
2 alberjinia, Mozzarella gazta birrindua. Barazkiak: 250 g barrengorri, 200 g kuiatxo. Tomate saltsa: tipula bat, 2 baratxuri ale, piper berde bat, 500 g tomate birrindu, olioa, oreganoa, gatza. Gazta krema: arrautza handi bat, 300 ml. esne-gain, 100 g Parmesano gazta.

Zailtasuna                        3

1. Garbitu alberjiniak eta xerra finetan moztu, gatzatu eta ordu erdiz utzi. Xukatu.
2. Azpil bat olioz igurtzi eta bertan xerrak jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 10 minutuz.
Betegarria:
1. Kuiatxoa dado txikitan moztu eta olio pixka batekin erregosi.
2. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Kuiatxoei gehitu eta arin erregosi.
Tomate saltsa:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula, baratxuria eta piperra olio pixka batekin erregosi.
2. Tomatea gehitu eta 20 minutuz erregosi, su eztitan. Behar adinagatz eta oregano bota.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Gazta krema:
Osagai guztiak nahastu.
Bukatzeko:
1. Labean sartzeko azpil batean hurrenez hurren saltsaren erdia, alberjinia xerrak, gazta kremaren erdia, barazkiak, gazta birrindua, alberjinia, saltsaren erdia, geratzen diren barazkiak, alberjinia eta gaztaren krema jarri.
2. Gainetik gazta birrindua bota eta labe beroan 20 minutuz sartu, 180 gradutan, ondo berotu eta gorritu arte.