Anje Duhaldek ibilbide oparoa darama musikagintzan eta bere sormenak ez du etenik; horren adibide da argitaratu berri duen ‘Muga bat beti hor’ abestia.
Xabier Amurizaren hitzekin sortu du musika Anje Duhaldek berak, eta puntako hainbat musikari bidelagun dituela argitaratu berri du abestiaren bideoklipa. Txomin Duhalde baterian, perkusio eta ahotsetan, Iñigo Telletxea baxuan, Remy Gachy gitarra, pedal Steel eta ahotsetan, eta Anje Duhalde bera gitarran eta ahots nagusian ageri zaizkigu, norberaren mugez hitz egiten duen abestian.
Ohikoak dituen rock eta folk doinuekin, kanturako eta hausnarketarako gonbita luzatzen digu abesti berri honetan.
«Norbera, bere ibilbideari so, dituen mugetaz jabetzen denean. Zeren muga bat beti da hor!», dio Xabier Amurizak berak.
Anje Duhaldek euskal rockaren hastapenetan parte hartu zuen, Errobi talde mitikoa sortu baitzuen 70eko hamarkadan Mixel Ducau gitarristarekin. Akelarre plaza taldean zenbait urte igaro ostean, bakarkako ibilbide emankorra hasi zuen.
AEBetako folk, blues eta rock doinuak eta euskal tradizioa uztartu izan ditu Duhaldek, baita Georges Brassens kantari frantziarraren ondarea berraztertu ere. Hizkuntzarekin eta herriarekin engaiaturiko kantaria da Duhalde, eta horrek zentsura arazoak ekarri dizkio zenbaitetan.

Ibogaína: el psicodélico africano que podría revolucionar la lucha contra las adicciones

Alemania suspende las actuaciones de Pantera por exaltación nazi y supremacismo blanco

Artikutza, hosto zaparrada

Javi Rivero y Gorka Rico, del Ama de Tolosa, Cocineros Revelación de Madrid Fusión 2023

‘Ura Bere Bidean’: Euskal musikaren hainbat belaunaldiren bilera eta Rozalenen bisita

Artolazabal: «ETA fue un error; ante Franco se podía ser rebelde con kaikus o mendigoizales»

Inteligentzia artifiziala: euskarak bere tokia behar du

Javi Rivero y Gorka Rico, del Ama de Tolosa, Cocineros Revelación de Madrid Fusión 2023
